Euskaltel Taldeak aitortza jaso du klima-aldaketaren aurkako konpromisoagatik

Albisteak, Bizkaia

Telekomunikazio-operadoreak B balorazioa lortu du irabazi-asmorik gabeko Carbon Disclosure Project (CDP) erakundearen klima-aldaketari buruzko galdera-sortan

Sede EuskaltelEuskaltel Taldea, Espainiako iparraldeko operadore nagusia, klima-aldaketaren aurkako konpromisoagatik aintzatetsi dute, eta “B” balorazioa lortu du irabazi-asmorik gabeko Carbon Disclosure Project (CDP) erakundeak arlo horretan urtero egiten duen galdetegian.

Telekomunikazio-operadoreak 2016tik parte hartzen du galdeketan, eta  ingurumenaren eta klimaren eraginaren kudeaketan duen posizionamenduaren eta gardentasunaren erakusgarri gisa jaso du aitorpena.

A-tik F-rako eskala batean B balorazioa eskuratuta, Euskaltel Taldea munduan balorazio altuenetako bat duen konpainia da parte-hartzaileen artean. Aitortzak telekomunikaziooperadorearen jarduerari lotutako ingurumen-arriskuen kudeaketa baliozkotzen du, eta eragiketa guztietan kudeaketa arduratsuarekin duen konpromisoa islatzen du.

Taldearen ingurumen-kudeaketa 

Enpresak garatzen duen ingurumen-estrategia 2020-2025eko Jasangarritasun Plan Estrategikoan dago kokatuta, eta Nazio Batuen Mundu Ituneko 13. GJH (“Klimaren aldeko ekintza”) bere kudeaketan sartzeko konpromisoari erantzuten dio.

Horrez gain, EMAS eta ISO 14001:2015 araudien araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat eta ISO 50001:2018 arauaren araberako Energia Kudeatzeko Politika eta Sistema bat ditu.

Oinarri horiek finkatuta daudela, baliabideen kudeaketa arduratsuaren eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du, Euskaltel Taldeak arlo horretan egiten dituen eragiketen funtsezko pieza gisa, berrerabiltzea lehenetsiz birziklatzearen edo botatzearen aldean. Urtero CO2-emisioak murrizteko planak ezartzen dira, energia- eta erregai-kontsumoa murrizteko. 2020an, % 72,44 murriztu zituen BEGen (berotegiefektuko gasen) zuzeneko emisioak, aurreko ekitaldiaren aldean. Elektrizitate % 100 berriztagarria erosi izanaren emaitza da murrizketa garrantzitsu hori; pixkanaka joan da Euskaltel Taldea bere konpainia guztietan aplikatzen, eta, hala, kontsumo elektrikotik eratorritako zeharkako emisioak saihestu ditu.

CDPri buruz

Irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde bat da CDP, eta mundu mailako informazio-sistema bat kudeatzen du, inbertitzaileek, enpresek, hiriek, estatuek eta eskualdeek ingurumenean duten eragina neur dezaten. Metodologia zehatz eta independentea erabiliz, CDPk enpresak ebaluatzen ditu A-tik D-ra kalifikazio bat esleituz, hauek kontuan hartuta: informazioaren zehaztasuna, arrisku klimatikoen gaineko kontzientziazioa eta kudeaketa, eta ingurumen-lidergoari lotutako jardunbide egokien frogak, hala nola asmo handiko helburu adierazgarriak ezartzea.

Partekatu

Beste berri batzuk