Euskaltel Taldeak eta Microsoftek aliantza estrategiko bat ezarri dute enpresa eta erakundeen eraldaketa digitalerako

Euskaltel Taldeak zuzenean eskainiko dizkie bere bezeroei Microsoften cloud modalitateko produktuak, hala nola Office 365 eta Azure

Euskaltel Taldeak Microsoften hodeiko aplikazio eta zerbitzuz hornituko ditu enpresa eta erakundeen segmentuan dituen bezeroak

Akordioak, halaber, aukera ematen dio Euskalteli bere barne-digitalizazioan aurrera egiteko

eusEuskaltel Taldeak eta Microsoftek akordio estrategiko bat egin dute, telekomunikazio-operadoreari aukera emango diona bere jarduera-eremuko merkatuetako enpresa eta erakunde bezeroen eraldaketa digitalaren protagonista bihurtzeko eta, aldi berean, bere barne-digitalizazioari ekiteko.

Akordioak berekin dakar Euskaltelek eta Microsoftek elkarlanean aritzea arlo hauetan oinarritutako soluzio berritzaileak identifikatzeko: hodeiko teknologiak, adimen artifiziala, Big Data eta gauzen Internet. Lankidetza horri esker, Euskaltel Taldeak —Euskaltelen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan, R-ren bidez Galizian eta Telecableren bidez Asturiasen— erreferentziako operadore bihurtuko da teknologia horien aplikazioari dagokionez, bere eskaintza komertziala aberastuko baitu enpresa (negozioak, ETEak eta enpresa handiak) eta erakunde bezeroen segmentuan.

Francisco Arteche Euskalteleko kontseilari delegatuak adierazi du pozik dagoela akordioarekin: “estrategikoa da guretzat, aukera emango baitigu gure merkatuetan —Euskal Autonomia Erkidegoan, Galizian eta Asturiasen— enpresa eta erakundeen eraldaketa digitalaren protagonismoa eramaten jarraitzeko, haien lehiakortasuna handitzeko eta haien esku jartzeko teknologiarik aurreratuenaren eta ekosistema teknologiko eta berritzaile baten potentzialitate guztiak”.

Bestalde, Pilar López Microsoft Ibéricako lehendakariak hau nabarmendu du: “Aliantza estrategiko honek aukera emango digu Euskaltel Taldearekin batera lan egiteko teknologiarik berritzaileenak (Adimen artifiziala, Big Data, Machine Learning, Internet of Things…) aplikatzeko jokalekuak identifikatzen Taldearen eraldaketa digitalaren prozesuan eta hark bere bezeroei egiten dien eskaintzan”.

Akordio estrategiko honekin, Euskaltel Taldeak bere bezeroen esku jarri nahi ditu hodeiko teknologiak (Cloud computing) lehiakortasuna handitzeko eta ekosistema teknologiko eta berritzaile baten potentzialitate guztiak ahal den gehiena aprobetxatzeko eskaintzen dituen aukera guztiak. Are gehiago eboluzio teknologiko etengabeko testuinguru batean, non gero eta handiagoa baita —erakundearen tamaina edozein dela ere— merkatuko aldaketei azkar, seguru eta eraginkortasunez erantzuteko soluzio eta zerbitzu berrien beharra, betiere prestasuna, efizientzia eta kalitatea bermatuz.

Azure eta Office 365

Komunikazio-enpresek gai izan behar dute cloud-zerbitzu berriak emateko, gailu gehiago konektatuz teknologia finko eta mugikorren bidez, eta, aldi berean, erredundantzia-zerbitzuak eskaintzeko, zerbitzuak erabilgarri egon daitezen beti, fisikoki edonon daudela ere.

Cloud ereduak eta Azure hodei hibridoko plataformak aukera ematen dute irismen globaleko produktu eta aplikazioak eskaintzeko enpresek behar duten malgutasunarekin eta eskalagarritasunarekin. Horretaz gainera, Microsoftek eta hark lankide dituen garatzaileen komunitateak enpresen beharretara egokitzen diren baliabideak jartzen dituzte enpresen eta teknologiako profesionalen esku, bai eta cloud zerbitzu-modalitateko software-bilduma baten eta plataformen erabilera ere. Hori guztia Euskaltel, R eta Telecableren euskarri-zerbitzu espezializatu eta hurbil bati lotuta.

Aurrerantzean, beren aplikazioetan latentzia-maila kritikoak dituzten erakundeentzat, Euskaltelek, Rk eta Telecablek 2 mailako puntutik punturako konektagarritasun-zerbitzu bat eskaintzen dute expressRouterekin —Azure konektagarritasun-zerbitzua—. Zerbitzuak segundoko 10 Gb-rainoko ahalmena eta 12 milisegundotik beherako atzerapena ziurtatzen du Microsoften mundu mailako datacenter-sarearekin.

Bestalde, akordio honi esker, Euskaltel Taldeak zuzenean eskaintzen die bere bezeroei Office 365 komunikazio-, lankidetza- eta produktibitate-soluzioa. Proposamen horren bidez, aukera dute erakundeek lanpostu tradizional batetik produktibitate-, ofimatika. eta bideokonferentzia-bertsio aberastu batera eboluzionatzeko, hori guztia zenbait gailutarako cloud funtzionamendu-eredu batean.

Euskaltel Taldearen barne-digitalizazioko prozesua

Lan-prozesuen eta lanpostuen digitalizazioa funtsezko tresna bihurtu da talentua ahal den gehiena garatzeko, eta lehiakortasun-faktore garrantzitsua da enpresentzat. Bere enpresa bezeroentzat eragile izateko helburuarekin, dagoeneko ekin dio Euskaltel Taldeak bere barne-eraldaketa digitalari. Hala, errazten ari da langileek nonahitik eta noiznahi izatea informaziorako sarbidea gailu mugikorren bidez, eta sustatzen ari da administrazio-prozesuen sinplifikazioa eta automatizazioa eta adimen korporatiboaren sendotzea.

Barne-digitalizazioko prozesu horrekin batera, eraldaketa teknologiko bat abiatuko da, berrikuntza azkartzera orientatua, Euskaltel Taldea erreferentziako taldea izan dadin analitika aurreratuaren jokalekuak, gauzen Internet (IoT) eta adimen artifiziala ezartzeari dagokionez, bere bezeroei esperientzia berri eta bereizleak eskaini ahal izateko

Taldearen eraldaketa digitalaren prozesu hori Microsoftekin batera egiten ari den lan baten bidez gauzatzen ari da, eta barnean hartzen du lankidetzaren hobekuntza, talentuaren garapena, eragiketa eta prozesuen optimizazioa eta Taldeko bezeroentzako esperientzia digital berriak sortzea.