Euskaltel, Zinegoak Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans Zinema Jaialdiaren babesle nagusia
Fikziozko edo Dokumental Laburmetrai Onena” sariaz gain, 2012ko jaialdian, “Zinegoak-Euskaltel film labur-laburren lehiaketa” ere babestuko du. Bideoak www.gozatueuskaltel.com webgunean argitaratuko dira. Euskaltelek 2012ko Zinegoak Jaialdiaren amaiera-ekitaldia antolatuko du, otsailaren 6rako.
Zinegoak Bilboko Nazioarteko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren babesle nagusia izango da Euskaltel beste behin ere. Euskalteleko Harreman Instituzionaletako zuzendari Nerea Lupardok, eta Hegoak elkarteko lehendakari Javier Regaladok (jaialdiaren antolatzailea da elkarte hori) hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, eta hitzarmen horrek indartu egiten du EAEn nagusi den telekomunikazio-operadoreak kulturarekiko duen konpromisoa.
Hitzarmen horretan jasotzen denez, Euskaltelek 9. Zinegoak Jaialdian parte hartuko du babesle nagusi gisa eta “Fikziozko edo Dokumental Laburmetrai Onena” sariaren babesle gisa. Horrez gain, Euskaltelek “Zinegoak-Euskaltel film labur-laburren lehiaketa” antolatuko du aurten Zinegoakekin batera. 2012ko Zinegoak Jaialdiaren emanaldien aurkezpeneko goiburu ofizial bihurtzea dute helburu film labur-labur horiek. Oinarriak zein diren jakiteko, lehiaketan izena emateko eta lanak igotzeko, webgune honetara sartu behar da: www.gozatueuskaltel.com/zinegoak_2012. Han, lehiaketaren oinarriekin batera, hautagaien bideoak argitaratuz joango dira.
Euskaltelek 2012ko Zinegoak Jaialdiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean, nabarmentzekoa da amaiera-ekitaldia Euskaltelek antolatuko duela. Otsailaren 12an izango da ekitaldi hori, EHUren Bizkaia Aretoan (Bilbo).
Euskaltelek 2005etik ematen dio laguntza Zinegoak Jaialdiari, eta, 2009an, babesle nagusi bihurtu zen, gainera. Operadorearen parte-hartzea handituz joan da, eta, 2012ko Zinegoak Jaialdiko zuzendari Pau Guillén-en arabera, “lanean jarraitzera animatzen gaitu, eta urtero ekitaldia aurrera eramateko bizigarri bat gehiago da”.
Iturria: Euskaltel
Data: 2012/01/24