Euskaltelek eta Innobasquek “Erronka, berritzaileen euskal komunitatean” sariak eman dituzte

Bizkaia

• Sormena, berrikuntza, Euskaltelen Banda Zabalaren estrategiarekiko lotura eta bideragarritasun tekniko-ekonomikoa hartu dira kontuan proiektuak balioztatzeko orduan.

Txema Villate Innobasqueko zuzendari nagusiak eta Mikel Astorkiza Euskaltel Fundazioko zuzendariak eman dute “Euskaltelen erronka, berritzaileen euskal komunitatean” saria, gaur goizean. Hauek dira proposamen garaileen egileak: Marco Einöder eta Daniel Sebastián. “Helpdesk, urruneko idazmahaia” da Einöder-en proiektua, eta “K-Box” Sebastiánena. BECen egin da sari-banaketa, Euskal Encounterraren barruan. Euskal Encounterra Espainiako informatika-festarik handiena eta munduan egiten direnetatik azkarrena da, eta Euskaltel Fundazioak antolatzen du.

Berritzaileen komunitateko Euskaltelen erronkak “Euskaltelen banda zabaleko zerbitzu berriak” izena du, eta epaimahaiaren ustez egokia izan da 1.000 euroko bi sari ematea, jasotako proposamenen interesa, ahalegina eta sormena aitortzeko. Hauek izan dira sarituak: Marco Einöider, “Helpdesk, urruneko idazmahaia” proposamenarengatik, eta Daniel Sebastián, “K-BOX” proposamenarengatik.

Interneteko bezero eta erabiltzaileek eta enpresa txikiek Interneti buruz duten ezagutza zabaltzea da Euskaltel Erronkaren helburua, eta, hala, jarduera ekonomikoa eta izaera ekintzailea sustatuko duten sareak sortzen lagundu nahi du. Horretarako, Euskaltelek erronka bat proposatu dio Innobasqueko berritzaileen komunitateari, eta oso emaitza ona lortu da, bi sari eman baitzaizkie bi proposamen berritzaileri.

Unean ditugun zerbitzuen erabilera hobetzeko ekintzak identifikatzea edo Euskaltelen banda zabaleko zerbitzu berriak sortzea zen proposatutako erronkaren helburua. Produktu teknikoak, laguntza-zerbitzuak, lankidetza-tresnak eta abar sortzea/aldatzea da ekintza horien helburua, Banda Zabaleko zerbitzua hobetzeko.

Proposatutako erronkarekin lotutako hainbat proposamen jaso ditu Euskaltelek, eta Euskaltelek eta Innobasquek osatutako epaimahai batek balioztatu ditu. Horretarako, hainbat irizpide hartu dira kontuan: sormena, berrikuntza, Euskaltelen Banda Zabaleko estrategiarekiko lotura eta bideragarritasun tekniko-ekonomikoa.

Innobasquek jarri zuen martxan Berritzaileen Euskal Komunitatea, eta lankidetzarako eta sormenerako gune sozial berri bat eskaintzeko. Gune horren bidez ideiak, proiektuak, proposamenak eta iradokizunak bilatu nahi dira, Berrikuntza Irekiko agertoki bat sortzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk