Euskaltelek eta NTSek hitzarmen bat sinatu dute enpresei zuzenduriko irtenbide mugikorrak garatzeko
– Euskaltelek hitzarmen bat sinatu du NTSrekin, enpresa-segmenturako balio handiko aplikazio mugikorrak garatzeko.
– Aliantza horri esker, Euskaltel merkatu berrietan sartuko da; izan ere, enpresentzako eta enpresetako erabiltzaileentzako neurrirako proiektuak eta irtenbideak eskainiko ditu BlackBerry, Android, Windows Mobile eta iPhone plataformen bidez, besteak beste.
Euskaltelek eta NTSk hitzarmen bat sinatu dute NTS erakundea operadorearen kide eta laguntzaile izan dadin enpresei eta enpresetako bezeroei zuzenduriko proiektu, aplikazio eta irtenbide mugikorrak garatzeko.
Sektore guztietako enpresen negozio-prozesuen produktibitatea handitzeko software-irtenbideak garatzen eta txertatzen espezializatuta dagoen enpresa bat da NTS. Irtenbide mugikorren bidez lortzen du hori guztia (M2M irtenbideak —makinatik makinarako komunikazioa— eta Cloud Computing-a barne), eta Euskaltelekin batera lan egingo du enpresa handien beharrak asetzeko plataforma anitzeko aplikazio mugikorrak garatzen eta txertatzen.
Lankidetza honi esker, Euskaltelek handitu egingo du bezeroei ematen dien eskaintza, eta, operadorearen berezko zerbitzuez gain (ahotsa, datuak eta konektagarritasuna), beste irtenbide mota eta zerbitzu bereizgarri batzuk eskainiko ditu bere bezeroen negozio-prozesuen mugikortasunean oinarrituta. Hori dela eta, ekipo komertzialak edo joan-etorriak eginez lan egiten duten teknikariak dituzten Euskaltelen bezeroek aplikazio zehatzak izango dituzte eragiketa baten berri BlackBerry-ren bidez eta mugikortasunean emateko edo gorabehera bat denbora errealean Android edo iPhone gailuen bidez jakinarazteko.
Enpresei mugikortasuna hornitzeko aukera ugari daude: salmenta-ekipoen kudeaketa, enpresen onespen-fluxua, laguntzarako zerbitzu teknikoen mugikortasuna, etab. Lankidetza honen ondorioz, eta NTSk aplikazio mugikorren garapenean duen esperientziari esker, Euskaltelen bezeroek aukera izango dute beren enpresetan (edozein sektore izanik ere) % 100ean kudeatutako irtenbideak txertatzeko eta, hala, joan-etorrietan erabiltzen dituzten ekipoen produktibitatea areagotzeko.
EAEko telekomunikazio-operadore integralen artean lider da Euskaltel, eta egunean milioi bat zerbitzu ematen ditu. Telefonia finkoko, mugikorreko, Interneteko eta telebista digitaleko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta, hitzarmen honi esker, etengabe hazten ari den merkatu batean sartuko da: mugikortasun-aplikazioen eta enpresen neurrirako zerbitzuen merkatuan.