Euskaltelek Internet eskaintzen die mugikorrean bere bezeroei, doan eta betiko

Bizkaia

• Banda Zabala eta telefonia mugikorra duten bezeroei, mugikorrean abiadura handian nabigatzeko 100 Mb eskaintzen dizkie Euskaltelek hilean, doan.

• Ez da sustapen bat; hortaz, “Ats3gin dut” eskatzen duten bezeroek Internet izango dute mugikorrean doan, betiko.

• Ekimen honen bidez, mugikorrean Internet erabiltzea sustatu nahi du Euskaltelek bere bezeroen artean eta euskal gizarte osoan.

Telekomunikazio finko eta mugikorren erabilera orokortzeko lanetan jarraitzen du Euskaltelek, eta, horretarako, zerbitzu berritzaileak eskaintzen dizkio euskal gizarteari. Hori dela eta, “Ast3gin dut” merkaturatu berri du: Internet eta telefonia mugikorra dituzten bezeroei eta etorkizunean bezero izango direnei zuzenduriko zerbitzu esklusiboa eta doakoa, betiko.

Proposamen berritzailea, erraza eta erakargarria da: Internet mugikorrean doan, betiko, hilero abiadura handian nabigatzeko 100 Mb-ekin. “Ats3gin dut” zerbitzuak aukera ematen du Interneten erabilera gizarteratzeko. Izan ere, 100 Mb-ekin hauek egin daitezke, besteak beste: sare sozialetako 400 kontsulta egin + 300 mezu elektroniko bidali, 300 web-orri kontsultatu + 60 orduz txateatu + 5 bideo-deskarga egin. Erabiltzaileak hileko 100 Mb-ak gainditzen dituenean, SMS bat jasoko du, eta aukera izango du abiadura txikian nabigatzen jarraitzeko, inolako kosturik gabe. Nahiago badu, 100 Mb-eko bloke gehigarriak kontratatu ahal izango ditu, gehienezko abiaduran nabigatzen jarraitzeko.

Nabarmendu nahi dugu “Ats3gin dut” ez dela aldi baterako sustapen bat. Internet finkoa eta kontratupeko telefono mugikorra duten Euskaltelen bezero guztiei mantenduko diegu zerbitzu hau. Ez du hileko kuotarik, eta aktibazioa ere doakoa da. Aktibatzeko, Euskaltelen doako telefonoetara deitu behar da (1717 partikularrentzat, eta 900 480 200 enpresentzat), edo Euskaltelen saltokietara joan.

Gainera, ez du iraupen-konpromisorik, eta kontratupeko tarifa guztiekin bateragarria da (SIMple barne). Euskaltelek eskaintzen dituen Banda Zabaleko abiadura guztiekin eta Internetera sartzeko modalitate guztiekin (Wimax, zuzeneko sarbidea eta zeharkako sarbidea) ere bateragarria da.

Ekintza honen bidez, Euskadiko Banda Zabaleko liderra izateak ematen dizkion aukera guztiak baliatzen ditu Euskaltelek. Nagusitasun horri esker, Banda Zabaleko 225.000 bezeroek aukera dute mugikorrean Internet izateak dituen abantailak ezagutzeko, baldintza teknologiko onenetan eta erraztasun guztiekin.

Partekatu

Beste berri batzuk