Euskaltelek PREST 11 egin du, emozioen kudeaketa harturik enpresak bereizteko bide gisa

Bizkaia

Elsa Punset filosofo eta idazleak parte hartu du PREST 11n, nabarmenduz ongizate emozionala bultzatu behar dela enpresetan sormen eta produktibitate handiagoa lortzeko.

Miguel Ángel Lujuak, Andoni Luis Adurizek, Alberto García Erauzkinek eta José María Vázquez Eguskizak emozioen kudeaketari buruzko eztabaida egin dute.

“Hunkitzen duten enpresak, etorkizuna duten enpresak” lema izan du PREST 11 jardunaldiak. Azaroaren 17an egingo da, EHUko Bizkaia Aretoan.

Aurtengo PREST barruko zein kanpoko bezeroaren emozioen kudeaketara bideratua izan da. Horretarako, Elsa Punset filosofo eta idazlea gonbidatu du Euskaltelek, enpresetan sormen eta produktibitate handiagoa lortzeko ongizate emozionala bultzatzeari buruz hitz egin diezagun. Euskalteletik, Alberto García Erauzkin kontseilari zuzendari nagusiak gai hau landu du: enpresak bereiztea hura osatzen duten pertsonen bidez eta bezeroaren emozioen kudeaketaren bidez. Bestalde, Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidente eta Mutualiako zuzendari gerenteak kasu errealetara ekarri ditu ideiak, enpresa-munduan duen esperientziatik abiatuta, eta, Andoni Luis Adurizek (Mugaritz), berriz, azaldu du nola lantzen diren emozioak bezeroari esperientzia bakarrak biziaraziz. José María Vázquez Eguskiza Cebek-eko presidenteak, ondoren, hitzaldietako ideia nagusiak ateratzeko mahai-inguruan parte hartu du.

Telekomunikazio-operadoreak urtero antolatzen du Prest foroa, eta EAEko ETE-ei zuzendua da, joera eta ideia berriak helarazteko eta partekatzeko. Topaketan, EAEko enpresen irudiak eta esperientziak erakusten dira, eta, azkenik, konexio-eremuak eta enpresan aplika daitezkeen kontzeptu berritzaileak ezagutzeko aukerak bultzatzen ditu.

Aurreko bi urteetan, Euskaltelek antolatutako enpresa-topaketa honek hainbat gai jorratu ditu: interaktibitatea, sare sozialak, I+G+B, Enpresaren Erantzukizun Soziala, Interneteko publizitatea eta deszentralizazioa eta mugikortasuna, besteak beste. Antolatzaileen asmoa da enpresentzako aukera-eremu gisa hartzea aplikazio teknologiko berriak.

Aurreko urteetan bezala, Aitzol Zubizarreta kazetariak dinamizatu du jardunaldia, eztabaida sustatuz eta emandako ideiak esperientzia praktikoekin lotzea bultzatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk