Euskalteleko bezeroek Windows Live posta elektronikoko zerbitzu integrala erabilgarri izango dute

Bizkaia

Euskalteleko 400.000 erabiltzaileek gaurtik aurrera edukiera handiagoko eta prestazio handiko posta elektronikoko zerbitzua erabilgarri izango dute, Microsoftekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. Euskaraz ere erabilgarri dagoen posta berriak Windows Live teknologia du eta posta elektronikoko kontuak, Facebook motako gizarte-sare erabilgarriak eta baita blogak, messengerra edo argazkiak barneratzen ditu. Erabiltzaileak orrialde pertsonalizatu batez gain, Windows plataforma berriak eskaintzen dituen sareko eduki digitalak modu pertsonalizatuan kudeatzeko utilitateetarako sarbidea edukiko du, bakoitzari dagokion hasierako orrialdera joan beharrik gabe.

Partekatu

Beste berri batzuk