Euskaltelen bezeroek bertatik bertara ikusiko dituzte munduko jauzilari onenak

Bizkaia

  • Salbe zubian egongo da Euskaltelen eremu esklusiboa, jauzien plataformaren ondoan, gonbidatuek jauziak gertu-gertutik ikusditzaten.
  • Lehiaketaren sare-zerbitzuen hornitzaile ofizial gisa, 350 megako abiadura ultralasterra emango du Euskaltelek, bereziki antolatzaile, epaile, prentsa akrededitatu eta parte-hartzaileentzat jarritako WiFi sarearen bidez.

euskaltelHogeita hamar bezero gonbidatu ditu Euskaltelek bertatik bertara ikustera, datorren larunbatean, Red Bull Cliff Diving Series-en 2015eko txapeldun-trofeoa eskuratzen saiatuko diren jauzilariak.

Salbe zubian jarriko den karpa bat izango da Euskaltelen eremua. Jauziak egingo diren plataformaren ondoan egongo da karpa, eta handik ikusiko dituzte gonbidatuek munduko jauzilari onenak. Ikuskizun paregabea, zinez. Halaber, argazkiak atera ditzakete Euskaltelen bezeroek, jauziak egingo diren tokitik bertatik “ia”, eta lagunekin eta familiakoekin partekatu irudiak.

Lehiaketaren sare-zerbitzuen hornitzaile ofizial gisa, berariazko WiFi sare bat instalatu du Euskaltelek nazioarteko ekitaldi horretarako. 350 megako abiadura ultralasterra eskainiko du WiFi sareak, zeina antolatzaile, epaile, prentsa akreditatu eta parte-hartzaileen artean komunikazioa errazteko diseinatu den.

Bigarren urtez jarraian lagunduko die Euskaltelek Red Bull Cliff Diving Series 2015 ekitaldiaren antolatzaileei. Iaz egin zen lehenbiziko ekitaldia, eta eragin handia izan zuen hirian. Izan ere, :sekulako jauziak ikusi ziren, eta ikustoki ezin hobea hautatu zuten horretarako antolatzaileek.

Lankidetza horren bidez, know-how teknologikoa eskaintzeaz gain, beste helburu hau ere badu Euskaltelek: balio erantsia ematea bere babesletza-ekimenei, urtean zehar egiten dituen jardueretan bezeroak inplikatuz eta parte-hartzaile bihurtuz. Horretarako, ekitaldiak eta esperientziak diseinatzen ditu, eta horiez esklusiboki eta barrutik gozatzera gonbidatzen bezeroak. Kasu honetan, ikuskizuna bertatik bertara, beste inork ez bezala behatzeko aukera eskaintzen du “Euskaltel esperientziak”. Hau da, jauzia egin aurretik jauzilariak nola prestatzen eta kontzentratzen diren ikusiko dute gonbidatuek, eta itsasadarreko 27 metroko plataformatik salto egin aurretik jauzilariek ikusten, entzuten eta sentitzen dutena ikusi, entzun eta sentitu ere.

Partekatu

Beste berri batzuk