Eusko Jaurlaritza izango da Espainiako ordezkari bakarra Europako Batzordeko klusterrei buruzko biltzarrean

Bizkaia

• Gaurtik ostiralera Vienan gauzatuko den konferentzian ETEak sustatzeko gai izango den kluster-politiken eredu berri bati buruzko gogoeta egingo da
• Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije andreak aditu talde batean hartuko du parte
• Biltzar horrek Europan interes handia piztu duenez, plaza guztiak bete ahal izan dira

Aberastasuna sortzeko eta Europako ETEentzako lehiakortasun-programa berriak garatzeko funtsezko tresnen inguruan Europako aditu talde batek egingo duen gogoetan hartuko du parte Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzak, betiere klusterren Europako konferentziaren esparruan (European Cluster Conference 2012). Konferentzia hori Europako Batzordeak antolatu du Vienan gaurtik ostiralera arte.

Konferentzia horren helburua gogoetarako foroa izatea da, eta foro horretan klusterraren kontzeptu berria, bikaintasunekoa, diseinatuko da, Europako garapenaren lehiakortasungune berri gisa eratu aurreko baldintza gisa. Industria-balioaren kate berria sortzea eta ETEak nazioartekotzea eragiteko gai diren guneak.

Vienako ekitaldia aukera paregabea da kluster-politiken arduradunek eta akademikoek aurrera egin dezaten Europako eskualde-garapenean planteatzen diren erronka berrietan, baita sortzen ari diren sektore berrien bitartez lehiakortasuna bultzatzeko ikuspegi praktikoei buruz eztabaidatzeko ere.

Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freije andrea izango da kluster-politiken garapenaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoan dauden esperientziak –Lehiakortasun Planaren bitartez azaldu direnak– ordezkatu eta azalduko dituena. Plan hori berrikuntza-tresna indartsua da enpresen eta bereziki ETEen lehiakortasuna sustatzeko eta hari laguntzeko.

Biltzarra bereziki ETEaren lehiakortasuna sustatzera bideratuta dagoenez, Europan interes handia piztu du eta horri esker plaza guztiak bete ahal izan dira; izan ere, aipatutako lehiakortasuna ETEaren benetako ekonomiaren oinarria da eta egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko funtsezko alderdia.

Klusterretan oinarritutako eta Europako Batzordeak bultzatutako enpresa-lehiakortasuneko ereduak ahalbidetzen du ekonomia dinamizatzea, gero eta lehiakortasun- eta nazioartekotze-maila handiagoa duten merkatuetan ETEei balioa ematean oinarrituta.

Era berean, biltzarra jardun-programa berriak aurkezteko plataforma izango da Europako ETEen finantzaketa eta lehiakortasunaren garapena ahalbidetzeko; esate baterako, COSME programa berria.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren arabera, laguntzeko tresna berriek bermatu beharko dute ETEa benetan inplikatuta dagoela proiektuan, finantzaketa publikotik haratago. Helburua jarduteko oinarrizko printzipioa betetzea da, “laguntzen duenari laguntzea”.

Klusterrek garatutako lehiakortasun-ereduaren alde Eusko Jaurlaritzak egin duen apustuaren ondorioz, TCIren (The Competitiveness Institute) 15. Konferentzia egingo da Euskadin 2012ko urriaren 16tik 19ra. Urtero egiten den biltzar horretan klusterren eta berrikuntzaren alorreko munduko aditu hoberenak biltzen dira. Konferentzia hori aldi berean garatuko da Bilbon eta Donostian, eta bost kontinenteetako eskualdeetako klusterren 500 ordezkari inguru bilduko dira.

Biltzarrean Harvard Business School-eko Christian Kettels irakasleak, TCI The Competitiveness Institute erakundearen egungo presidenteak, hartuko du parte. Aipatutako erakundeak urteko 15. Konferentzia egingo du Euskadin 2012ko urriaren 16tik 19ra bitarte. Klusterren eta berrikuntzaren alorreko munduko aditu handienak bilduko dituen urteko topaketa hori aldi berean egingo da Bilbon eta Donostian, eta bost kontinenteetako eskualdeetako klusterren 500 ordezkari inguru bertaratuko dira.

TCI erakundeak urtean lau konferentzia egiten ditu, Europan, Asian, Latinoamerikan eta Afrikan, eta konferentzia global bat; aurten Euskal Autonomia Erkidegoa izango da anfitrioia.

  • Iturria: SPRI
  • Data: 2012/04/18

Partekatu

Beste berri batzuk