Eusko Jaurlaritzak “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematikoak bultzatzen ditu
Jarraipena eman nahi diote udazkenero egiten den ekitaldi zentralari, hots, Basque Industry 4.0 jardunaldiari, 4. iraultza industriala bezala ezagutzen den foroari
 Big  Datari  buruzko  jardunaldi  batekin  hasi  da  30  ikastaroz  osatutako   ziklo  bat,  zeinaren  ardatza  baita  profil  profesional  bat,  enpresek  maiz  eskatuko  dutena  datozen  urteetan. Datozen  hilabeteetan  Ikusmen  Artifiziala,  Ziber-segurtasuna,  Negozioak  eta  Networking  eta  Digitalizazioa  gaiei  buruzko  jardunaldi  tematikoak  egingo  dira  Basque  Industry  4.0  aterkiaren  azpian.

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak abian jarri ditu “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematikoak, zeintzuk SPRI Taldeko “Enpresa Digitala” zerbitzuaren bidez ari baitira gauzatzen urte osoan, izen bereko estrategiari lotuta. Jardunaldi horiek jarraipena ematen diote udazkenero egiten den Basque Industry 4.0 jardunaldiari, hots, 4.0 industriari buruzko ekitaldi nagusiari. Ekitaldi horren xedea da foro bat izatea, 4.0 industriak Euskadira dakarren paradigmari buruz iritziak trukatzeko eta etorkizuneko perspektibak aztertzeko. Joan den azaroko azken edizioan, euskal enpresak, startup-ak, klusterrak, teknologi zentroak eta unibertsitateak izan ziren Basque Industry 4.0 jardunaldiko protagonistak.