Arabako Teknologia Parkea protagonista Startup Europe Week 2017 hitzorduan

Araba

Parkeko AJL Ophthalmic, Spc, Pixybit, Karten Space eta Bigda Solution enpresek eta Emprendiza-ko CEOak, Guillermo Arreguik, hartuko dute parte otsailaren 7an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den hitzordu esanguratsu horretan

Jardunaldia BIC Arabak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak-Sprik antolatu dute

 

thArabako Teknologia Parkean kokatuta dauden enpresen ordezkaritza handia izango da jardunaldi horretan Open Innovation atalaren baitan: Startupen eta enpresa handien arteko sinbiosia, honako hauen esperientziekin: AJL Ophthalmic, Spc,Pixybit, Karten Space eta Bigda Solution. Emprendiza-ren CEOak Araba Ekinean 2017 programako jardueren aurkezpenean hartuko du parte.

Gasteiz izango da Startup Europe Week (SEW) 2017 ekimena garatuko den egoitzetako bat. Europako Batzordearen eta Eskualdeetako Lantaldearen ekimena otsaileko bigarren astean egingo da 42 herrialdetako 219 hiritan, eta formatu ugari izango du. Otsailaren 7an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian jardunaldia egingo da eta bertan startup bat abian jartzeko informazio eta esperientzia erabilgarriak ezagutaraziko dituzte. Oinarrizko gaietan adituak direnek hartuko dute bertan parte.

Bestalde, Araban arrakasta izan duten Open Innovation esperientziak ezagutarazi, eta Araba Ekinean 2017 ekimena eta martxoaren 28ko marketplace nagusia aurkeztuko dituzte. Horrez gain, jardunaldi horren bidez, Arabako startupen arteko konexioak eta networkinga sustatu nahi dira. Hori guztia BIC Arabak, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza-Sprik antolatu dute.

Informazio gehiagorako: http://startupeuropeweek.eu/sewevents2017/startup-europe-week-vitoria-gasteiz/

Partekatu

Beste berri batzuk