Eusko Jaurlaritzak “Basque Industry 4.0” jardunaldi tematikoak bultzatzen ditu

Gipuzkoa

Jarraipena  eman  nahi  diote  udazkenero  egiten  den  ekitaldi  zentralari,  hots,  Basque  Industry  4.0  jardunaldiari,  4.  iraultza  industriala  bezala  ezagutzen  den  foroari

Basque-Indusatry-logo-BI4-0-colorBig  Datari  buruzko  jardunaldi  batekin  hasi  da  30  ikastaroz  osatutako   ziklo  bat,  zeinaren  ardatza  baita  profil  profesional  bat,  enpresek  maiz  eskatuko  dutena  datozen  urteetan. Datozen  hilabeteetan  Ikusmen  Artifiziala,  Ziber-segurtasuna,  Negozioak  eta  Networking  eta  Digitalizazioa  gaiei  buruzko  jardunaldi  tematikoak  egingo  dira  Basque  Industry  4.0  aterkiaren  azpian.

Ekonomi  Garapen  eta  Azpiegitura  Sailak  abian  jarri  ditu  “Basque  Industry  4.0”   jardunaldi  tematikoak,  zeintzuk  SPRI  Taldeko  “Enpresa  Digitala”  zerbitzuaren  bidez  ari  baitira  gauzatzen  urte  osoan,  izen  bereko  estrategiari  lotuta.  Jardunaldi  horiek  jarraipena  ematen  diote  udazkenero  egiten  den  Basque  Industry  4.0  jardunaldiari,  hots,  4.0  industriari  buruzko  ekitaldi  nagusiari.  Ekitaldi  horren  xedea  da  foro  bat  izatea,  4.0  industriak  Euskadira  dakarren  paradigmari  buruz  iritziak  trukatzeko  eta  etorkizuneko  perspektibak  aztertzeko.  Joan  den  azaroko  azken  edizioan,  euskal  enpresak,  startup-ak,  klusterrak,  teknologi  zentroak  eta  unibertsitateak  izan  ziren  Basque  Industry  4.0  jardunaldiko  protagonistak.

Irakurtzen jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk