Eusko Jaurlaritzak eta Ekonomia Ministerioak elkarlanean jardungo dute enpresa industrialen eraldaketa digitala bultzatzeko
Milioi erdi eurotik gorako laguntza-programa bat garatuko dute, programa horren bidez aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatua emateko 50 konpainiari
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak elkarrekin bultzatuko dute Euskadiko enpresa industrialen eraldaketa digitala, milioi erditik gorako laguntza-programa baten bidez. Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak eta Industria eta ETEen idazkari nagusi Begoña Cristetok hitzarmen bat sinatu dute ostiral honetan Bilbon, hitzarmen horren bidez 50 euskal enpresari laguntzeko.