Eusko Jaurlaritzak, Finantza erakunde nagusiek eta EBSek I+G proiektuak eta energia eraginkortasunekoak finantzatzeko laguntza programa sustatuko dute
Ekonomiaren Grapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu gaur goizean elkartu dira Euskadiko banku-erakunde nagusien (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Santander, Caixabank, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra eta Bankinter) ordezkariekin, elkar bermatzeko sozietateekin (Elkargi eta Oinarri) eta Finantzen Euskal Institutuarekin ikerketan, garapenean, berrikuntzan, energia eraginkortasuneko neurrietan edota energia berriztagarriak erabiltzekoetan eta ekimen zientifiko eta teknologikoetan egiten diren inbertsioak finantzatzeko laguntza-programa bultzatzeko.
Programa honek 200 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira: finantziazioa 150 milioikoa izango litzateke eta gainerako ekarpena eskatzaileen finantzazio propioaren kargura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZRBP) esparruan.