Eusko Jaurlaritzak kanpo-sarea sustatzeko, bulegoa irekiko du Milanen

Bizkaia

  • 2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Planak indartu egiten ditu balio erantsiko zerbitzuak eta erakunde integratuagoari ematen dio bide. 
  • Basque Trade and Investment-en Gobernuaren eta Spriren zerbitzuak jasoko dira eta nazioartekotzeko tresnak kudeatuko dira. 
  • Europa lehentasunezko merkatu bezala agertzen da berriz enpresen aktibitaterako urrunago dauden beste merkatu batzuekin batera, AEB, Mexiko eta Txina. 
  • Planak 94,1 MM euroko inbertsioa aurreikusten du, enpresak laguntzeko, giza baliabideen formaziorako eta kanpo sarea sustatzeko batik bat. 
  • ITAC, lizitazioa esleitzeko lehen euskal enpresa, Basque Country Lizitazioak Plataformaren lankidetzarekin

080218 Tapia PIE 3Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura departamentuak 2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana aurkeztu du euskal enpresen nazioarteko aktibitatea laguntzeko tresna gisa eta geroz eta irekiagoa den ekonomia indartzen laguntzeko.

2017-2020 Enpresa Nazioartekotzeko Plana Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzearen ikuspegi berezia jasotzeko abian jarritako bigarren plana da; elementu hori Euskal Industria Politikaren lehentasunezko palanketako bat dela ulertzen da, industria-egituraren hazkundeari, lehiakortasunari eta eraldaketari egiten dion ekarpenagatik.

2014-2016 plana nazioarteko merkataritza hazteko eta krisi ekonomikoak zekartzan zailtasunei irtenbideak aurkitzeko tresna eta gida zen; 2017-2020ko planaren helburua politikak, programak, laguntza-zerbitzuak, finantza-tresnak, ekimenak eta baliabideak sendotzea da, kanpo-sarea, erakunde integratuagoa eta balio erantsiko zerbitzuen indartzea sustatuz.

Plana 2020 Euskadiko Plangintza Estrategikoaren barruan dago, eta Euskadi Basque Country Nazioartekotze Estrategiaren elementu nagusietako bat da.

Nazioartekotze-politiken plangintza berritu hori, gainera, Euskadin enpresa-nazioartekotzearen egoeraren diagnostikoak enpresa esportatzaile erregularrak, azken 4 urtean, % 16 hazi direla eta esportatzaile handiak (>50m€) % 18 hazi direla erakusten duen unean heldu da.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk