Eusko Jaurlaritzak misio komertzial eta instituzionala egingo du Txinara datorren astean
Batz enpresaren fabrika berria inauguratuko du, bilerak egingo ditu Txinan kokatuta dauden euskal enpresekin eta topaketa instituzionalak antolatuko ditu tokian tokiko agintariekin
Javier Zarraonandia Industria sailburuordea buru duen ordezkaritzak lan-agenda trinkoa izango du bost egunez.
Euskal enpresen 222 ezarpen daude Txinan, gehienak herrialdearen ekialdeko kostan, bereziki Shangain eta Jiangsun.