Eusko Jaurlaritzaren Programak ETEentzat

Bizkaia

6.500 enpresa txiki eta ertain baino gehiagok parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak Euskadin berrikuntza sustatzeko diseinatu dituen programetan. Aipatu ekimenaren arduradunek emandako datuen arabera, urte bateko epean 6 eta 250 langile arteko euskal ETEen %35k instituzioek bultzatutako programaren batean parte hartzeko eskatu du, bere lehiakortasuna hobetzeko asmoz. Beste ekintza batzuen artean, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) guztira Berrikuntza Agendak izeneko programan parte hartu nahi duten enpresen 1.346 eskaera jaso ditu eta 552 enpresa izan dira Aldatu programaren laguntza eskatu dutenak.

Partekatu

Beste berri batzuk