EuskoTrenek Zamudioko Teknologia Parkerako ordutegia aldatu du

Bizkaia

EuskoTrenek gaurtik aurrera Zamudioko Teknologia Parkearen eta aipatu herrian dagoen Txorierriko trenbide-geltokiaren (Bilbo/Deustu-Lezama) arteko autobus zerbitzua aldatuko du. Hain zuzen ere, autobusen arratsaldeko irteerak 5 minutu aurreratu dira. Hala, honako Teknologia Parketik Zamudioko geltokirako irteera orduak ondokoak izango dira: astelehenetik ostegunera (lanegunetan) 16:10, 16:40, 17:10, 17:40, 18:10, 18:40, 19:10 eta 19:40; ostiraletan (lanegunetan) 13:10, 13:40, 14:10 eta 14:40.

Partekatu

Beste berri batzuk