Tecnaliak atzo, astelehenean, Bruselasen ikerketa aplikaturako merkatu europarraren erronkari buruzko jardunaldian parte hartu zuen. Gainera, bertan berrikuntzaren alorrean diharduen Joint Institute for Innovation Policy -euskal korporazio teknologikoak ere parte hartzen du- nazioarteko erakundea aurkeztu zen. Joint Institute for Innovation Policy institutuan TNO (Holanda), Joanneum Research (Austria) eta VTT (Finlandia) daude ere bai eta berrikuntza-sistema pribatuen eta berrikuntzako politika publikoen nazioartekotzerako bidean, bere kideen arteko lankidetza sustatzea du xede.