Adurizekin batera, produktu berriak garatzeko datu-base berria sortu du Azti-Tecnaliak

Bizkaia

Azti-Tecnalia euskal zentro teknologikoaren elikadura-unitateak eta Mugaritz jatetxeko ikertzaile-talde batek, Andoni Luis Aduriz sukaldariak zuzendutakoak, testura-eragileen erabilerari buruzko datu-base informatizatua garatu dute. Horri esker, beste aplikazio batzuen artean, elikagai berriak diseinatu ahalko dira. Testura-eragileak “fruitu, landareen hazi, itsasoko alga, tuberkulu eta zerealetatik eratorritako jatorri naturaleko karbohidratoak eta proteinak dira, elikagaien ezaugarri fisikoak nahiz kimikoak egonkortzen dituztenak”.

Partekatu

Beste berri batzuk