I+G+B inbertsio handiagoekin krisiari aurre egitea eskatu du

Bizkaia

Pedro Luis Uriartek, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, etorkizunera begira eta I+G+B inbertsio gehiagorekin krisiari aurre egiteko “aukera historikoa” nabarmendu zuen atzo Gasteizen. Sormena eta Berrikuntzaren Europako Urtea aurkezteko ekitaldian Uriartek adierazi zuenez, “krisi honetatik lehenbailehen atera behar gara, ageria den zoritxarretik haratago, egoera honek Europan eta munduan gure abantaila lehiakorra areagotzeko aukera eskaintzen baitigu”. Aurkezpen-ekitaldiaren buru izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, “batasun, malgutasun eta tentsio intelektuala” eskatu zuen krisi egoeratik arrakastaz ateratzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk