Elikadura, bioekonomia, ingurumena eta klimaren aldeko ekintza: I+G+b esparruan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak

Enterprise Enterprise Europeko kide diren Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta BEAZek jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) elkarlanean. Jardunaldian nazioarteko lankidetzaren bidezko I+G+b eremuko proiektuak aurkezteko zenbait deialdiren berri emamango dute. Proiektu horiek EBk ekonomia lehiakor, zirkular eta jatorri biologikokoagoa izateko, eta klimatikoki neutroa, errelisientea eta ingurumenarekiko lagunkoia izateko egin beharreko aldaketari lotuta egon behar dute.

Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.

Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira Europako Horizon programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta glarrauri@innobasque.eus helbidera bidali. Inprimakiak aurkezteko azken eguna 2023/01/26a izango da.

09:30 – 09:45

Ongietorria. Alberto Fernández. Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlaritza.

09:45 – 10:15

Horizon Europe programako “Elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena” 6. klusterreko ikerketa‑ eta berrikuntza‑proiektuetarako deialdien argitalpena 2023-2024 aldirako. Jose Manuel Gonzalez. 6. klusterreko Espainiako Ordezkaria. CDTI.

10:15 – 10:30

Proiektu‑proposamen arrakastatsua prestatzeko lehenengo urratsak. Jose Manuel Gonzalez. 6. klusterreko Espainiako Ordezkaria. CDTI.

10:30 – 10:50

Proiektu bat idazteko aholkuak ebaluatzaile aditu baten ikuspuntutik. Baieztatzeke.

10:50 – 11:20

Kafea hartzeko atsedenaldia.

11:20 – 11:40

EIT Food: etorkizunera egokitzen den elikadura sistema eraikitzeko berrikuntza azkartzea. Begoña Pérez Villarreal. EIT Food South-eko zuzendaria.

11:40 – 12:00

EIT Raw Materials: lehengaiak Europarentzako indargune bihurtzea. Ignacio Calleja. Senior Advisor. EIT Raw Materials.

12:00 – 12:20

ERA.MIN, lehengaien inguruan ikertzeko eta berritzeko programa, ekonomia zirkularra sustatzeko. Judith de Prado. Innobasque.

12:20 – 12:40

Zer da kateko finantzaketa? NetZeroCities proiektua Carolina Cantergiani. NetZeroCities-eko arduraduna. Tecnalia Research & Innovation

12:40 – 13:00

EUREKA klusterrak: elkarlana sustatzea industriako enpresa handiekin, ETE-ekin, ezagutza-institutuekin eta mundu osoko azken erabiltzaileen erakundeekin. Patricia Tamés. AFM Cluster for Advanced & Digital Manufacturing Technologies‑eko zuzendariondoko nagusia.

13:00 – 13:30 

I+G+b esparrua nazioartekotzen laguntzeko mekanismoak: Bezeroaren bidaia. Enpresei berrikuntzako eta nazioartekotzeko prozesuetan laguntzeko hurbilketa berria. Garbiñe Larrauri. Enterprise Europe Network-eko aditua. Innobasque

IZENA EMATEA

Xehetasunak

Data

2023ko otsailaren 2a

Ordua

09:30 - 13:30

Kokapena

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Partekatu

Beste ekitaldiak