Pertsonarengan oinarritutako kudeaketa-eredu berriak bultzatuz

Pertsonarengan oinarritutako taldeak kudeatzeko eredu berriak ezagutzen ditu, erakunde osasungarriagoak, gardenagoak eta produktiboagoak sortzeko.

Bibagukantolatua

Zure lantaldeak kudeatzeko eredu berriak ikasi nahi dituzu?

Arbola eta Bibagun gardentasunean, komunikazioan eta erantzunkidetasunean oinarritutako kudeaketan sinesten dugu. Parte hartzeko eredu berriak bultzatu nahi ditugu, kide guztiek errendimendu handiko taldeak sortzeko ardura izan dezaten, edo «Dream Teams» deitzea gustatzen zaigun bezala.

CEOa bazara, pertsonen arloko profesionala edo talde bateko arduraduna, jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Jardunaldi horretan, gure lantaldeetan ongizate- eta konpromiso-maila altuagoak lortzera bideratutako kudeaketa-eredu berriak aztertu eta ezagutuko ditugu.

Jardunaldiak hainbat dinamika mota izango ditu: Erakundeetan rol desberdinak dituzten profesionalak entzun ahal izango ditugu (CEO, pertsonen arduraduna, bitarteko kargudunak, aholkulariak…), bertaratuen artean jardunbide egokiak partekatu eta taldeen kudeaketari buruzko elkarrizketak sortu. Hori guztia «networking» gune batekin amaituz, non gure iritziak modu informalago batean partekatu ahal izango ditugun.

Datorren urriaren 26an, 17: 00etatik 19: 00etara, BIC Gipuzkoak Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campusean dituen instalazioetan egongo gara zure zain, elkarrekin ikasteko eta gozatzeko.

Lagun gaitzazu lan-etorkizun kontzienteago eta oparoago baterako ibilbide zirraragarri honetan, zure zain gaude!

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK

Xehetasunak

Data

2023-10-26

Ordua

17:00 - 19:00

Kokapena

BIC Gipuzkoa

Partekatu

Beste ekitaldiak