Expansión, RNE, ETB eta elperiodico.com-en zabaldutakolau lan saritu ditu Tecnaliak

Bizkaia

VII Tecnalia Kazetaritza Sarietan Epaimahaiak aipamen berezia egin die Vocento, TVE, Radio Euskadi eta SINC agentzian argitaratutako lan batzuei

m_foto-premiados-premio-periodismo-1Expansióneko, Radio Nacional de Españako, ETBn ematen den Teknopolis saioa egiten duten Elhuyarko eta www.elperiodico.com-eko kazetari batzuek irabazi dituzte VII. Tecnalia Kazetaritza Sariak, eta aipamen berezia egin zaie Vocentoren Innova+ gehigarriko, Radio Euskadiko, TVE La 2eko eta SINC agentziako zenbait kazetariri.

Gaur banatu dira VII. Tecnalia Kazetaritza Sariak (16.000 euro, guztira), AZTI-Tecnaliaren Derioko egoitzan (Bizkaia). Tecnalia Korporazio Teknologikoaren Javier Ormazabalek, Bittor Oroz eta Joseba Jauregizarrek, hau da lehendakari, lehendakariorde, eta zuzendari nagusia diranak, hitza hartu dute ekitaldian, eta Pedro Luis Uriarte “Economia, Empresa, Estrategia”ko lehendakari exekutiboa eta aldi berean sariaren epaimahailaren lehendakariak eman dio amaiera. Sari-banaketan parte hartu dute, halaber, haren laguntzaile diren Batz, Ikusi, Ingeteam eta Hiperbaric enpresetako zenbait karguk.

Partekatu

Beste berri batzuk