Ezinezkotik ukigarrira: 3D inprimaketa eta gizarte teknologia

3D MiramónUrriaren 6an egin da APTESen topaketa tematikoa, Ezinezkotik ukigarrira: 3D inprimaketa eta gizarte teknologia izenburupean. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin eta Fundación Tecnología Social (F_T_S) fundazioarekin lankidetzan, azken horretako presidente Enrique Varelak aurkeztu ditu 3D inprimaketak teknologia sozialaren garapenerako eskaintzen dituen aukerak.

3D inprimaketa aski ezaguna den teknologia da, “makers” izeneko taldeek erabiltzen dutena. Halere, atzoko ekimenarekin, APTESek, F_T_S fundazioak eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak babesa eman nahi diogu zuzeneko arretan eta “maker” munduan jarduten diren erakundeen eta pertsonen arteko hartu-emanak dakarren erronkari. Gaur egun, bi aldeak elkarrengandik urrun daudenez, asmoa da batzuek aukera teknologikoak ezagutzea, eta besteek, aldiz, behar sozialak. Horrela soilik lortu ahalko baitugu bakoitzarentzako diseinu-paradigma.

Enrique Varelak, bere hitzaldian, 3D inprimaketaren hastapenak adierazi zituen, eta zenbait elementuren egungo egoeran jarri zuen arreta. Horien artean nabarmentzen dira, besteak beste, inprimagailuak, hariak, softwarea, “open source” kontzeptua eta 3D inprimaketa laguntzeko arlo potentzialak, hala nola, osasuna, aisia, behar berezietarako laguntza, eta industria.

50 pertsona bertaratu ziren, besteren artean, ondoko alorretako ordezkariak: kirol egokitua, adinekoen zuzeneko arreta egoitza-eremuetan, eta enplegu babestua. Horrez gain, 3D inprimaketaren gakoak ezagutzeko interesa zutenek parte hartu zuten. Egindako balorazioaren arabera, baliteke oraindik ere hasierako fasean egotea, baina beharrezkoa da horrelako inprimaketak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea.

Alderdi teknologikoari dagokionez, zentro teknologiko, unibertsitate eta 3D sektoreetan jada diharduten enpresen ordezkariak egon ziren.

Tailerrean, 3D inpresora erabili zen, kasu honetan, monumentu baten inprimaketa-prozesua ikusteko, eta bestelako inprimaketen adibideak ere eman ziren.

APTESen, jadanik prestatzen ari dira 2015rako aurreikusten diren topaketa tematikoak. Informazio gehiago: www.tecnologiasocial.org