Fanoxen egoitza berria Bizkaiko Teknologia Parkeko 604 eraikinean

Behe- eta erdi-tentsiorako babes- eta kontrol-gailuen (errele elektronikoak) diseinu eta fabrikazioan espezialista den Fanoxek bere egoitza lekualdatu du Bizkaiko Teknologia Parkean, Derion, kokatutako instalazio berrietara.

Zentro berria doitzeko eta ekipamendurik modernoena eskuratzeko inbertsio handia behar izan da. Inbertsio-ahalegin garrantzitsu horri esker, FANOXek diseinu-ekipoei, kalitatearen kontrolari eta produktu akaberari dagokienez teknologiarik berrienaz hornitutako instalazioak ditu, baita kudeaketarako metodorik aurreratuena ere. Horrez gain, segurtasun fisiko eta logistikoko sistemarik onenak ezartzea lortu du.
Pabilioi berriak 5.000 m2 ditu eta horietatik 1.000 m2 baino gehiago I+G+B sailetarako dira, non kalitatearen diseinu eta kontrolerako ekipamendu berriak instalatu diren. Gainontzeko azalera biltegi, bulego eta banaketa eremuetarako erabiltzen da.

Fanoxeko zuzendari nagusi Daniel Herreroren hitzetan, “mundu osoan ditugun 600 bezero baino gehiagori berrikuntza, garapen teknologiko eta kalitate maila gorenetako zerbitzu eraginkorra eskaintze aldera etengabeko hobekuntzaren alde egiteko dugun borondatea islatzen dute pabilioi berriak eta bere instalazioak. Horrela, ahalik eta hobeto ase ahalko ditugu gure katalogoari nabarmen gehitu dizkiogun produktu berri eta berritzaile ondorioz sorturiko beharrak”.

Baliabide tekniko horiek guztiek, prestakuntza profesional oso garaia duten langileez osatutako taldeak, produktu berriek eta Fanoxeko instalazio berriek agerian uzten dute konpainiak bizi duen hazkunde- eta sendotze-garaia, sektorearen baitan puntako enpresetako bat da eta.