Euskaltelek Euskal Encounter esportatu du, eta Mexikoko party informatikorik handiena antolatu du

• Euskaltelek Telmex telekomunikazio-operadorearekin bat egin du “Aldea Digital”-en bigarren edizioa, herrialde aztekako party informatikorik handiena, antolatzeko.

• Topaketa informatikoa abenduaren 9tik 12ra bitartean izango da, Mexiko Hiriko Banamex zentroan.

• Iazko lehen esperientziaren ondoren, Euskaltelek eta Telmexek parte-hartzea areagotu nahi dute. Interneteko sarbidearen abiadura bikoiztu egin da, Euskal Encounter-en bezala 20 Gb-raino iritsi arte.

• Mexikoko operadorearen arduradunek Euskal-en antzeko ekimen bat ezarri nahi dute herrialde hartan, euskal partyaren antolatzaileen ezagutza eta ekarpen teknologikoa baliatuz.

Euskal Encounter estatuko party informatikorik garrantzitsuenak, zeinak 18. ekitaldia egin baitu aurten, Atlantikoa zeharkatuko du Mexikoko partyrik handiena, “Aldea Digital”, antolatzeko. Euskal Encounter-ek bezala, “Aldea Digital”-ek herrialde aztekako informatikazaleak elkartuko ditu lau egunez.

Iazko esperientziaren arrakastaren ondoren, Euskaltelek, bazkide teknologiko eta bazkide antolatzaile gisa, bere know-howa, Euskal Encounter-en 18 ekitaldien antolakuntzak bermatzen duena, jarriko du.

Sabino San Vicente, Euskal Encounter-en arduraduna, Mikel Astorkiza, Euskaltel Fundazioaren zuzendaria, eta laguntzaile-talde bat Mexiko Hirira joan dira Aldea Digital martxan jartzera eta abenduaren 9tik 12ra bitartean egingo den topaketaren xehetasun guztiak gainbegiratzera. Nabarmentzekoa da esparruaren edukiera iaz baino askoz handiagoa dela (13.000 metro karratu), eta Interneteko sarbidearen abiadura 10 Gb-tik 20 Gb-ra bikoiztu dela.