Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa (CEIT), Donostiako Teknologi Parkean kokatua, Berrikuntzaren Zigilua 2010 akzesitarekin saritua

 

• Bizkaiako Teknologi Parkeko beste bi enpresa ere,saritu dituzte akzesitarekin: Progenika Biopharma eta BTI Mas D.

 • APTEk (Espainiako Teknologia Parkeen Elkartea) ematen duen saria Fundación Cidaut fundazioari eta Das Photonics enpresari egokitu zaie.

 • Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Berrikuntzako idazkari nagusi Juan Tomás Hernanik sariak banatu ditu golardoatutako erakundeen artean.

 

Donostiako Teknologi Parkean dagoen Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroak (CEIT) eta BTI Mas D-k, Bizkaiko Teknologia Parkekoak, Berrikuntzaren Zigilua 2010 aksezit sariak jaso dituzte, Azpiegiturak kategorian, eta Progenika Biopharma-k, hau ere Bizkaiko Teknologi Parkean kokatu dagoenak, akzesita eskuratu du Enpresak kategoan.

APTE elkarteak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren babesarekin ematen duen sariak, horrez gain, lehen mailako bi irabazle izan ditu: Fundación CIDAUT fundazioa, I+G azpiegiturak kategorian, eta DAS Photonics spin-off-a, Enpresa kategorian.

Iragan azaroaren 30ean bigarren aldiz banatu den Berrikuntza Zigiluaren sarira Espainiako zientzia eta teknologia parkeetan kokaturiko 33 erakunde aurkeztu dira, horietatik 15 azpiegituren sailera eta 18 enpresa onenen sailera.

Garraio eta Energiaren Ikerketa eta Garapenerako Fundazioa (Fundación CIDAUT) Boecilloko Teknologia Parkean (Valladolid) —ADE Parques Tecnológicos de Castilla y León sozietateko kidea— instalatutako zentro teknologikoa da. Aipatu fundazioa 1993an sortu zen Valladolideko Unibertsitatearen ahalmen ikertzailea biltzeko eta bideratzeko helburuarekin, eta baita automobilgintzako enpresen garapen industriala sustatzeko ere. 2000. urtetik aurrera izaera pribatuko fundazioa da.

Bere jokabide-estrategia funtsezko hiru jardueratan oinarritzen da: ikerketa eta garapenerako lanak; hedapena eta zerbitzu teknologikoak; eta azkenik, prestakuntza espezifikoa. Helburu dituen ikerketa-arlo nagusienak hauek dira: segurtasuna garraioan, materialak-produktua-prozesua, eta energia eta ingurumena.

Zentro teknologiko honek Berrikuntza Zigilua 2010 saria jaso du fundazioak garatzen duen I+G lanaren aitorpen gisa, lizentziatutako patente kopuruagatik eta beste erakunde batzuentzako egindako garapen kopuruarengatik nabarmentzen da fundazioa, batez ere, automobilgintzan eta burdinbideen sektorean.

Enpresa kategoriari dagokionez, esan dezakegu DAS Photonics SL spin-off enpresa bat dela, Berrikuntzaren Hiri Politeknologikoan kokatzen den eta APTEko kide den Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Nanofotonika Teknologia Zentroaren baitan. Bere jarduera nagusia teknologia fotoniko jabean oinarritutako produktu berrien garapenera bideratzen da, ezaugarri altuko sektoreentzat, hala nola, defentsa, segurtasuna, abionika eta sateliteak.

Batez ere defentsa, segurtasun eta espazioaren sektorean berezitutako IKT produktuak garatzen ditu enpresak; ohiko elektronikaren muga teknologikoetatik haratago doazen eskakizunak dituzten aplikazio oso espezializatuetarako teknologia fotoniko jabeko produktuak, alegia.

DAS Photonics enpresak Berrikuntzaren Zigilua 2010 saria jaso du epaimahaiak balorazioa egin ondoren, zeinak enpresak I+Gn egindako inbertsioa, I+G jardueratarako prestakuntza duten langileen portzentajea eta konpainiak aurkeztutako berrikuntzen eragin ekonomikoa nabarmendu dituen.

Modalitate bakoitzeko irabazleek 1.000 euroko saria eskuratuko dute.

Irabazleak saritzeaz gain, 4 akzesit eman dira, bi kategoria bakoitzeko, bigarren eta hirugarren lekuan geratu direnentzat. Banatutako akzesitei dagokienez, horietatik hiru aldez aurretik aipatutako euskal enpresei eman zaizkie eta laugarrena Enpresa kategorian saritutako Integromics-entzat izan da, Granadako Osasun Zientzien Teknologia Parkean kokatutakoa.

Berrikuntzaren Zigilua 2010 saria I+G+B kudeaketarako Sarea egitasmoaren baitan dagoen ekimena da eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak gauzatzen du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin. Proiektuak sistemako eragileen artean, hau da, zientzia, teknologia eta enpresaren artean ezagutzaren eskualdaketa bultzatzea du helburu.

CONITEC foroa

Berrikuntzarako eta Teknologia Eskualdatzeko Konexio Gunea izeneko topaketa azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egin da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bertan bildu dira produkzio-eredu espainiar berriaren eta ezagutzaren ekonomiaren alorretako solaskide guztiak hainbat gaien inguruan eztabaidatzeko, horien artean, Berrikuntzaren Estatu Estrategia, nazioarteko bikaintasun campusak edo ekintzaileei zuzenduriko bultzada.

Foroaren inauguraziora bertaratu dira Berrikuntzako idazkari nagusi Juan Tomás Hernani, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektore José María Sanz, Madrilgo Erkidegoko Ekonomia, Merkataritza eta Kontsumo gaietako kontseilariorde Eva Piera, APTEko presidente Felipe Romera, eta CONITECeko zuzendari Fernando González.

Programatutako jardueren artean, hitzaldi eta solasaldiez gain, ondokoak nabarmendu dira: INBERSOk, Madrilgo Zientzia Parkeak eta Fundación Genoma-k antolatutako inbertsio-foroa eta Teknologiaren Eskualdaketarako Topaketa, APTEk koordinatzen duena.

Teknologiaren eskualdaketarako topaketa honetan 47 erakundetako —horien artean 30 APTEko kide diren zientzia eta teknologia parkeetan kokatuta daude—73 pertsonek parte hartu dute eta guztira aldebiko 69 bilera egin dira parte hartzaileen artean. Erakundeak askotarikoak dira: fundazioak, erakunde publikoak, zientzia eta teknologia parkeak, unibertsitateak, enpresak eta spin-off-ak.