FASyS partzuergoak arrakastaz itxi du bere ibilbidearen hirugarren urtea

Bizkaia

  • Prototipoek eta egindako probek FASyS segurtasun eta osasuneko eredu berriaren bideragarritasun teknologikoa berresten dute

Iragan irailean Nextel S.A.-ko bulegoetan, Bizkaiko Teknologia Parkean, FASyS –erabat segurua eta osasuntsua den fabrika– proiektuaren garapenen demostrazio tekniko arrakastatsua egin zen CDTI (Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa) erakunde kofinantzailearen aurrean.

Demostrazioan FASyS segurtasun eta osasuneko ereduaren bideragarritasun teknologikoa frogatu ahal izan zen. Aipatu ereduak oinarritzat hartzen ditu zenbait monitorizazio-sentsoretatik ateratako informazio-bolumen handien tratamendua eta analisi informatikoa, bai eta egun dauden 15 prototipoetako batzuen funtzionamendua. Arriskuaren kudeaketa proaktiboaren froga horrekin, lanpostuetan istripuak %25 murriztu egin ditzakeen teknologia hornitzetik gero eta hurbilago dago proiektua.

Hirugarren urte honetan FASYS partzuergoak integrazio-mekanismoak diseinatu ez ezik, FASyS osagaien elkarreragingarritasuna ere landu du: sentsoreak eta komunikazio-sareak, detekzio eta ebaluaziorako teknikak, diagnostiko eta zaintzarako sistemak, fabrikazio-ekipoak eta arriskua kontrolatzeko sistemak. Horrez gain, segurtasun eta osasuneko eredua eta manipulazio-, mekanizazio- eta muntaketa-fabriketan eredu hori ezartzeko metodologiak definitzen jarraitu da.

Nextel S.A. da FASyS (www.fasys.es) proiektuaren buru, zeinetan beste 12 enpresek eta 14 ikerketa-erakundek parte hartzen duten. Innovalia elkarteak eta AFMren unitate teknologikoa den Invemak koordinatzen dute egitasmoa eta 40 hilabete iraungo ditu 23,3 milioi euroko aurrekontuarekin. Egun proiektua azken txanpan dago eta bere erabateko funtzionaltasuna erakustea da bere xedea, garatutako teknologia guztiak TRW fabrikak Iruñean duen proba-ingurune errealean hedatuz.

Partekatu

Beste berri batzuk