FECYTen Komunikazio Zientifikoaren II.Lehiaketaren deialdia egin da
Zientzia eta Teknologiarako espainiar Fundazioak, FECYTek, Komunikazio Zientifikoaren II. Lehiaketarako deialdia egin du. Ezagutza zientifikoa edota berrikuntza hedatu duten kazetaritza lanik onenak saritu nahi ditu lehiaketa honek; zientziarekin edota zientziaren aplikazio praktikoekin zerikusia duten pertsona, ikerketa, aurkikuntza, garapen edo produktuaen berri ematen duten informazioak izango dira kontutan hartuko direnak.
Kazetari, ikerlari, zientziaren komunikatzaile edota adinez nagusia den edozein pertsonak hartu dezake parte lehiaketan, beti ere eduki zientifiko edota berrikuntza teknologikoko informazioen (albiste, erreportai edo ikusentzunezko atalak) egileak eta ezarritako kategorietako baten jarritako baldintzat betetzen dituztenak.
Sariei dagokienez, idatzizko prentsa, irratia eta telebista kategoriatan 3.000€ko saria egongo da. Amateur kategoriako hedapen artikuluetan berriz, 500€ko hiru sari banatuko dira. Epai-mahaiaren sari berezi bat ere emango da: azken urtean, 2011ko maiatzaren 15etik 2012ko maiatzaren 15era, zientziaren hedapenean lan nabarmena egin duen ikertzaile bati emango zaio 3.000€ko sari berezia.
Lehiaketan izena emateko epea, 2012ko uztailaren 31n amaituko da.