Ferchau Engineering ingeniaritza alemaniarrak egoitza inauguratuko du Bizkaiko Parkean

Ingeniaritza- eta IT-zerbitzuak eskaintzen dituen FERCHAU enpresak zentro berria irekiko du Bizkaian. Datorren ekainaren 13an izango da inaugurazioa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Txokoan

untitled 2Ekitaldian, besteak beste, Zamudioko alkate Igotz Lópezek hartuko du berba, Parkeak enpresa teknologikoak erakartzearekin batera –Ferchau kasu– enplegua eta lehiakortasuna areagotzen direla adierazteko. Konpainiaren zuzendaritza-taldea ere aurkeztuko da, eta Frank Ferchau CEOa Alemaniatik etorriko da inauguraziora.

Bigarren blokean, bestalde, Sito Alonso (saskibaloiko entrenatzaile profesionala) eta Juan Carlos Meléndez (HO Resource & Subcontracting Management, Airbus Defence and Space) aurrez aurre arituko dira erakundeetako taldeen gardentasunaren gainean.

Inaugurazio-ekitaldiari amaiera emateko, 4.0 industriaren eta euskal enpresa-sarearen garapen teknologikoaren alde Eusko Jaurlaritzak egindako apustua izango du hizpide Alex Arriolak, SPRIko zuzendari nagusiak.

Bere hazkunde-estrategiari jarraituz eta bezeroen nahiei erantzunez, FERCHAUk estatuaren iparraldean ere bezeroen benetako beharretara egokitutako zerbitzuak eskainiko ditu alor hauetan: automozioa, aeronautika, astronautika, elektronika eta IT, energia eta ingeniaritza mekanikoa.

Europar Batasunean, langileko produktibitate handiena duten eskualdeen artean dago Euskal Autonomia Erkidegoa. Nazioartean ezaguna den Financial Times aldizkariak, gainera, “Tamaina ertaineko eskualderik onena Europan, konektibitateari dagokionez” gisa aitortu zuen 2016an. Era berean, Espainiako dentsitate industrial handiena duen autonomia-erkidegoa da Euskadi: barne-produktu gordinaren %23,5 hemen sortzen da. Nazioarteko enpresa garrantzitsu batzuk ere bertara etorri dira. Ildo horretan, FERCHAU ingeniaritza alemanak bere zerbitzu sorta bereizgarri eta irudimentsua aurkeztu du, bezeroen prozesuak eraginkorragoak eta hobeak izan daitezen.

FERCHAU Engineering GmbH, AVIATION sektorea

FERCHAUk nazioartean duen AVIATION negozio-unitatea industria aeroespazialeko ingeniaritza-zerbitzuetan espezialista da, baita ingeniaritzan oro har ere.

Egun, 1000 garatzaile, diseinatzaile, hardware/software profesional eta proiektu kudeatzaile baino gehiago ari dira konpainiak Alemanian, Ingalaterran, Frantzian, Indian eta Espainian dituen 15 bulegoetan.

Nabarmendu beharra dago AIRBUS korporazioaren lehentasunezko hornitzaileetako bat dela FERCHAU, eta lehen mailako konpainia industrialekin elkarlanean diharduela.

2016an, AVIATION negozio-unitateak 70 milioi euro baino gehiagoko salmentak izan zituen.

Gaur egun, 9000 langile baino gehiagok dihardute (ingeniariak, IT-aholkulariak, espezialistak eta marrazkigileak) FERCHAU Engineering GmbH enpresak dituen 100 egoitza eta kokalekuetan baino gehiagoetan, 100 bulego teknikoetan baino gehiagoetan eta proiektu-taldeetan (2016/12/31n). FERCHAUk ondoko sektoreak ditu xede: ingeniaritza mekanikoa eta instalazioen ingeniaritza, ingeniaritza elektrikoa, ingeniaritza autopropultsatua, informazioaren teknologia, ingeniaritza aeroespaziala, ontzigintza eta itsas ingeniaritza.