Festo-Giroa Zamudio/Derio Campusean egindako “Parkea Musik Fest” jaialdian, eta ekainean beste bi hitzordu izango dira aurkeztutako talde guztiei lekua emateko
“Parkea Musik Festeko ostegunetan”, Baserri Antzokian, bi saio berezi egingo dira ekainaren 15ean eta 22an
Parke Teknologikoen Zamudio/Derio Campusak Parkea Musik Festaren edizio berri bat hartu zuen maiatzaren 18an, ostegunean. Bertan, jai-giro bikaina bizi izan zen, Space Octopus, Lur Jota, Malatestta eta Arde Marte taldeen emanaldiei esker. Parkea Musik Festen arau den bezala, talde guztiek parkeetako enpresetako -kasu honetan Imatek, Biolan eta Ingeteam- langile batek edo gehiagok parte hartzen dute banda bakoitzean.
Aurtengo deialdiak arrakasta handia izan duenez, antolatzaileek bi saio osagarri egin dituzte. Ekainaren 15ean eta 22an egingo dira, eta lehenengo saiotik kanpo geratu diren taldeek parte hartuko dute, ezin izan baitituzte guztiak jardunaldi bakar batean hartu. Horrela, “Parkea Musik Festeko ostegunetan”, Baserri Antzokian, berriz ere, Sevicia, El viejo Chimango eta Red Crocodile taldeen emanaldiez gozatzeko aukera izango da (ekainaren 15ean), baita Red Night Man, Bulo eta Rojo Nieve ere (ekainaren 22an).
Bi saioak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da. Parkeetako enpresetako profesionalek taldeetan duten parte-hartzeari dagokionez, Seviciak IBermaticako pertsonak ditu; El viejo Chimango, Tecnaliakoak; Red Crocodile, Ingeteam eta CAFekoak; Red Night Man, Ibermáticakoak; Bulo, Kreanekoak; eta Rojo Nieve, Uno Mindakoak. “Metal” eta cumbiatik, Hard Rock eta 90eko hamarkadako rock doinuetatik eta bluesetik igaro dira musika estiloak.
Bestalde, datorren ostegunean, maiatzaren 25ean, Parkea Musik Festaren txanda izango da Gasteiz Campusean. Ekitaldia Eraikin Nagusian egingo da, eta Black Nails (17:00etan), metal-rock errepertorioa duen taldea; The Outfingers (17:45etan) soul banda; eta Growing (18:30ean) taldeek hartuko dute parte.
Parkea Musik Fest Parkerako Erronka programatik sortutako ekimena da, langileen talentu sortzailea ikusarazteko eta lan-eremua esperientzia sozial eta kulturaletara irekitako bizitza-ekosistema bihurtzeko. 2017an jarri zen abian, eta aurten zortzigarren edizioa beteko du, Donostia, Zamudio/Derio, Leioa eta Gasteizko campusetan egindako saioekin.