Fiskalitatean ideia berritzaileak 2022. Gipuzkoako herritarrei zuzendutako lehiaketa

Albisteak, Gipuzkoa

Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri du fiskalitatean ideia berritzaileak proposatzeko 2022ko edizioa, Gipuzkoako herritarrei irekia

Lehiaketa honen helburua da ideia berritzaile horien bidez zerga-obligazioak borondatez betetzeko laguntza zerbitzu berriak ematea eta iruzur fiskalaren aurkako borroka erraztuko duten ideia eta/edo tresna berriak garatzea.​​​​​​​

Aldi berean, Foru erakundeak erakarri nahi ditu Foru Ogasuna ezagutzen duten eta gai hori haien proiektu profesionaletarako aukera baliagarritzat hartuko duten pertsona berritzaileak, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko asmoz.

  • 1. Saria: 1.500€ + MacBook Pro (m2) motako ordenagailua edo antzekoa.
  • 2. Saria: 750€ + telefono adimendun bat, Iphone 13 motakoa edo antzekoa.
  • Ideiak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 20an hasi eta azaroaren 4ean, 14:30etan, bukatuko da.
    ​​​​​​​

Informazio gehiago

Partekatu

Beste berri batzuk