Flandriako ministro-presidenteak Bizkaiko Parkea bisitatu du Euskadira egindako bidaia instituzionalean

Gipuzkoa

Geert Bourgeois, bere gobernuko kideek lagunduta, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera etorri da

IMG_2576Geert Bourgeois ministro-presidentea buru, Flandriako Gobernuko ordezkaritzak Bizkaiko Parkeko instalazioak bisitatu ditu. Euskal Parkeen garapen-maila, bilakaera eta lankidetzarako aukerak eta mugarriak zuzenean ezagutzea izan da bisitaldiaren asmoa. Izan ere, zientziaren zein teknologiaren alorreko erreferentzia izateaz gain, Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren katalizatzaile nagusi bihurtu dira Parkeak.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez, Europako Gaietako zuzendari Mikel Antón, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Negozio Garapen eta Marketineko zuzendari Raquel Ubarrechena arduratu dira ordezkaritza flamenkoari harrera egiteaz.

Euskadik eta Flandriak jada dituzten harremanak estutze eta sendotze aldera, Flandriako Gobernuak bidaia instituzionala egin du geurera. Iñigo Urkullu lehendakaria Geert Bourgeoisekin bildu da Ajuria Enean, bi gobernuek 2015eko ekainean, Bruselan –instituzioak flamenkoen egoitza–, sinatu zuten intentzio-adierazpenari jarraipena emateko. Besteak beste, honako esparru hauetan lankidetzarako bide berriak aurkitzeko izenpetu zen adierazpen hori: berrikuntza, lanbide-heziketa eta lan merkatua, ingurumena, osasuna eta kultura. Bakearen, elkarbizitzaren eta giza-eskubideen inguruan ere esperientziak elkartrukatu dituzte bi agintariek.

Partekatu

Beste berri batzuk