Frantziako injinerutza ikasle talde batek Donostiako Parke Teknologikoa bisitatu du
- Frantziako hegoaldeko proiektuetan Injinerutza Masterra egiten ari diren 20 ikasleek Donostiako Parkearen errealitatea ezagutu nahi zuten.
Donostiako Teknologi Elkartegiko zuzendariak, Estefanía Morcillok, Frantziako hegoaldeko proiektuetan Injinerutza Masterra egiten ari diren 20 ikasleren bisita jaso zuen azaroaren 16an. Ikasleek Donostiako Parkearen errealitatea ezagutu nahi zuten.
Parkea, bere misioa, zentroak eta bertan dauden erakundeen jarduera ezagutzeaz gain, eta Miramonen zehar ibilaldi bat egiteaz gain, ikasle taldeak Tecnalia&RDak Parkean dituen instalazioak eta nanoteknologia eta materialografia laborategiak bisitatu zituzten, besteak beste. Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitateak garatu duen proeiktua ere gertutik ezagutu zuten.