Gaia ETEei zuzenduriko bi proiektu abiarazi ditu zerbitzuen eta segurtasunaren kudeaketarako
ISO arauei jarraiki, Gaiak Estatuan abiarazi ditu 2000-Pyme eta pyme Security proiektuak Espainiako IKT eta elektronika enpresak biltzen dituen Conetic plataformako beste elkarte batzuekin batera. Lehendabiziko egitasmoak ETEen lehiakortasuna hobetuko du informazioaren teknologien inguruko zerbitzuak kudeatzeko sistema bat ezartzearen ondorioz. Arauaren eskakizunak ETEen ezaugarriei hurbilduko zaizkie eta, horrela, eskuratzeko errazagoak izango dira. Bigarren egitasmoaren helburua informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat ezartzea da, 27001 arauari jarraiki. Proiektu biak Avanza programan kokatzen dira