Gaia ingurumenaren alde agertu da Japonian egindako Nano Tech azokan

Bizkaia

Gaia, Euskadiko EIKT Klusterra (Elektronika, Informatika eta Komunikazioaren Teknologiak), Tokion (Japonia) ospatu den zortzigarren NanoTech azokako Espainiako pabiloian egon da. Bertan, nanoelektronika garatzeko eta txertatutako sistemak integratzeko Génesis Plataformaren jarduera erakutsi du. Gaiak aurten “Nanoteknologia Berdea” helburu izan duen Nano Tech 2009 nazioarteko erakusketa eta konferentzia gunean parte hartu du Espainiako beste erakunde batzuekin batera, hala nola, Nanomed nanomedikuntzako plataforma, CSIC, edo Nanoteknologiaren Kataluniako Institutua.

Partekatu

Beste berri batzuk