GAIA-TEIC Klusterraren Batzar Orokorra

Gipuzkoa

 

Elektronika, informatika eta telekomunikazioko euskal enpresen fakturazioa % 7,7 jaitsi da 2009 urtean

 

  • Jokabide desberdina izan du enpresa eta azpisektorearen neurriaren arabera. Eragin handiena jasan dutenak IKT enpresa txikiak izan dira, jardueran % 21eko jaitsiera izan dutenak.
  • Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Euskal Klusterrak (GAIA-TEIC Klusterra) sektorea biziberritu nahi du eta 2010erako % 2,45eko jaitsiera espero du elkarturiko 258 konpainian negozio zifretan.
  • Enplegua mantendu egin da 12.000 profesionalentzat; baina –Klusterreko presidente Joseba Ruiz de Alegríak esan duenez-, “une honetako kezkarik nagusiena enplegua mantentzeko zailtasuna da eta I+G+b inbertsioan gelditzearen lehen zantzuak hasiak direla”.
  • GAIA-TEIC Klusterrak gaur egin du Donostiako Teknologi Elkartegian urteko batzar orokorra, sektoreko 200 konpainia bertan direla eta Alex Rovira-ren hitzaldia entzunez, hizlari gonbidatua izan baita.

Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Euskal Klusterra (GAIA-TEIC Klusterra) osatzen duten 258 konpainiek iaz 3.060 milioi euro fakturatu zuten, eta horrek aurreko ekitaldiarekiko % 7,7ko jaitsiera esan nahi du.

Kopuru hori izanagatik, datua desberdina izan da enpresen neurriaren eta dauden azpisektorearen arabera. Hala, GAIAtik esan dutenez, IKT txikiak izan dira kaltetuenak, jarduna % 21 jaitsi dutenak 2009 urtean, eta azpisektorea osatzen duten enpresa guztietan % 4 izan da jaitsiera orokorra.

Elektronika profesionala gehiago jaitsi da, -% 11 inguru; eta bestetik, nazioartera zabalduta dauden enpresa ertain eta handiak izan dira egoerari ondoen “eutsi” diotenak.

I+G inbertsioetan, 2009an 120 milioi euro hartu ziren (-% 4), enplegua mantendu egin zen 12.000 profesionaletan eta negozio zifra esportazioan 765 milioi euro izan zen, eta horrek % 2,14ko hazkundea esan nahi du 2008 urtearekiko.

Kopuru hauek publiko egin dira gaur, Donostiako Teknologi Elkartegian Klusterrak egin duen batzar orokorra dela eta; bertan parte hartu dute elektronika, informatika eta telekomunikazio sektoreko 200 konpainia baino gehiagok. Ekitaldian buru izan da Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Kontseilariordea, Juan Tomás Hernani; Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologi Sailburuordea, Juan Goicolea; eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Markel Olano.

GAIA-TEIC Klusterraren batzar orokorrean parte hartu du halaber Alex Rovira-k, Enpresen goi Zuzendaritzarako Berrikuntza, Aldaketaren Gestio, eta Pentsamendu Sortzailearen adituak; “La buena suerte” (suerte ona) eta “La buena crisis” (krisi ona) liburuen egileak, eta hitzaldi bat eman du.

Aurreikuspenak 2010 eta eraginak

Beren jardunean, GAIA_TEIC Klusterraren presidente Joseba Ruiz de Alegría-k eta zuzendari nagusi Tomás Iriondok, nabarmendu egin dute sektorea biziberritzeko beharra dagoela “egungo egoera zaila eta 2010erako aurreikuspenak ikusirik”.

Izan ere –iragarri du-, oraingo egoera ekonomikoarekin 2010ean negozio zifra -%2,45 jaistea aurreikusten da Klusterrean elkartuta dauden 258 konpainietan, eta IKT sektorea da (enpresa ertain eta handiak) atzeraldi handiena izango duena negozioan 2009 urtearekiko.

Ruiz de Alegríak nabarmendu duenez “une hauetan gure kezka nagusia enplegua mantendu ahal izateko dauden zailtasunak dira, eta I+G+b inbertsioen moteltzearen lehen zantzuak kudeatzean daudenak. Ziur gaude elektronika, informatika eta telekomunikazioen sektorean moteltzea gertatzeak eragin negatiboa biderkatu egingo duela Euskal Erkidegoan lehiakortasuna hobetzeko orduan”.

Bide honetan, Klusterreko presidenteak gogora ekarri du GAIA enpresak “industria gakoa eta estrategikoa garela lehiakortasuna hobetzeko eta negozio berriak garatzeko. Gure indarra 12.000 profesionaletik gora edukitzea da, erakunde askoren aliatu direnak krisiaren aurkako borrokan. Nahitaezkoa da sektore arteko dinamikak indartzea eta sortzea” esan du, nabarmen.

TEIC sektorea biziberritzea

Halaber, Joseba Ruiz de Alegríak esplikatu du TEICak biziberritzeak hau esan nahi duela: gaur egungo ezagupen eta gaitasunak berrerabiltzea soluzio berriak ateratzeko; enpresen nazioartekotzea bizkortuko duten politika aktiboak berriz jartzea; merkatuari eskainitako soluzio eta teknologiak berriz diseinatzea; eta berreratzea merkatu, gizarte, administrazio eta beste sektore traktore batzuekin dauden harremanak.

“Krisitik indartuta ateratzeko beharrezkoa da azpiegitura iraunkorrak proiektatzea, industriei lagunduko dietenak nazioartekotze lanetan; zerbitzu berriak garatzea eta soluzioak sortzea, eta lehiakortasunaren kudeaketa eta profesionalen gaitasuna sustatzea”, esan du GAIAko presidenteak.

Bestalde, Klusterreko zuzendari nagusiak, Tomás Iriondo-k, esan du baita ere ”GAIA biziberritzeko proposamena lankidetza proiektuak egituratzea da, etorkizuneko beharrei erantzuna bilatu eta bermatzen lagunduko dutenak. Proiektu hauek –zalantzarik gabe TEICen erabilera intentsiboa eskatzen dute-, daukagun giroaren baitan daude (aurrekontu mugatuak, alde batera utzitako erronkak, eta abar.). Aitzitik, lagungarri gerta dakiguke hautapen bat egiteko eta balio erantsi handia duten jarduera berrien garapena bizkortzeko”.

GAIA

GAIA-TEIC Klusterra (EAEko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterra), 1983an sortua, gaur egun 258 enpresa elkartu dauzkana eta laguntzen diena I+G+b arloan, prestakuntzan eta giza baliabideetan, nazioartekotzean, kudeaketa aurreratuan, ziurtapenetan, aliantza estrategikoak egiterakoan, eta beste zerbitzu batzuetan.

Partekatu

Beste berri batzuk