Berrikuntzari buruzko Jardute Egokien VII. Topaketa

Ekainaren 2an, asteazkenez, Bizkaiko Teknologi Parkeko Auditorioan, Berrikuntzari buruzko jardute onak aurkeztuko ditzute Nextel, Eroski, Caja Laboral, Hospital Galdakao Usansolo Ospitalea, Ekintza Ikastola eta Euskaltelek. 400en Klubaren urteko bileran egingo dute aurkezpen hori. Klub horrek Euskadin kudeaketarik aurreratuenak dituzten enpresak biltzen ditu, zilarrezko Q edo urrezko Q lortu duten enpresak, hain zuzen ere.

Topaketan bertatik bertara jakin ahal izango da nola aukeratu daitekeen %100 ekonologikoa den garraioa bezeroarengana hurbiltzeko; jarduera ekintzaileak eta autoenplegua babesteko esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da, 300 mikroenpresaren sorrera lagundu duen esperientzia; eta beste hainbat ekimen.

Diploma eta sari banaketan parte hartuko dute Jose Luis Lafuentek, Euskaliteko presidentziaren ordezkari eta Xabier Sabalzak, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendaria.