GAIAk Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Euskal Clusterrak 34 bazkide berri hartu ditu 2010ean.

Gipuzkoa

• Igarotako otsailaren 11an, bazkide berriei zuzendutako Ongi-etorriaren Jardunaldia ospatu zen GAIA-ren egoitzan, Donostiako Teknologi Elkartgian..
• Bazkide berri hauekin, honezkero, 263 dira GAIA-TEIC Clusterrera atxikitutako erakundeak.

34 enpresa eta erakunde sartu dira 2010. urtean Euskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioetako Euskal Clusterrean (GAIA-TEIC Cluster), eta 263 bazkidera iritsi da.

Igarotako 11an, Donostiako Teknologi Elkartegian ospatutako Ongi-etorriaren Jardunaldiak bazkide berriak ofizialki hartzeko eta Clusterrak dituen eginkizun eta zerbitzu arlo nagusienak ezagutzera emateko balio izan zuen. Bigarren urtez antolatutako jardunaldia honetan, Clusterrean sartu berri dauden enpresa eta erakundeetako hogei bat zuzendarik eta ordezkarik hartu zuten parte.

Bileran, GAIA-ko Talde Exekutiboko partaideak eta bazkideentzako dauden instalazioak aurkeztu ziren. Era berean, bertan egon zirenek eginkizun arlo bakoitzaren ekimenik azpimargarrienak ezagutzeko aukera izan zuten, hain zuzen, Teknologia, Komunikazioa, Internazionalizazioa, Heziketa eta Lehiakortasuna arloetakoak, eta beste bazkide batzukin harremanak egiteko ere.

GAIA-TEIC Clusterraren bazkide berriak 2010.ean hauexek dira: EASO INFORMÁTICA VIZCAYA, SAPTALDE, NTCLICK SOLUCIONES TECNOLÓGICAS, SEMANTIC SYSTEMS, ULMA EMBEDDED SOLUTIONS, EUROPEAN SOFTWARE INSTITUTE – ESI, J1CK MOBILE SYSTEMS, ANDAGO INGENIERÍA, GRUPO EVANDTI – TODOENTRADAS, IT AKTION, NEBUTEK SOLUCIONES, S.S. HARD, YAQ’S GLOBAL SERVICES, EXTERNAL GLOBAL SERVICES, SYCATON GLOBAL SERVICES, WISIDE TELECOM, VERSIA SOLUCIONES TECNOLÓGICAS, SYSLAN INGENIERÍA DE LA INFORMACIÓN APLICADA, DERTEN SISTEMAS, INNOVATE AND TRANSPORT ENGINEERING, ANBOTO EUROPE, MEGATRAINING NORTE, UETEC INFORMATION SYSTEM, PREVIFOR SIMULATION, ARIN INNOVATION, ELKAI SERVICIOS INFORMÁTICOS, DONOSTI FRAME, OPE CONSULTORES, IK4 RESEARCH ALLIANCE, TRID3D, AMBAR SECURITY & NETWORKS, EUTIK SOLUTIONS, SoCe SYSTEM-ON-CHIP- ENGINEERING y STT INGENIERÌA Y SISTEMAS.

Partekatu

Beste berri batzuk