GAIKER-IK4, produktuen bizitza luzatzen duten ontzi antimikrobiarrak eta antioxidatzaileak garatzen ari da krustazeoen hondakinekin
- Mexiko, Portugal eta Espainiako zientzilariek parte hartzen duten nazioarteko proiektua
GAIKER-IK4 nazioarteko proiektu baten parte hartzen ari da mikrobioen- eta herdoilduraren-aurkako propietateak dituzten ontziak garatzeko; Mexikoko Sonorako Institutu Teknologikoa buru duen egitasmoaren helburua, ontziratutako elikagaien bizitza luzatzea da, beren jatorrizko propietateak gordez. Helburu hori lortzeko, Zentro Teknologikoa materialeak zein hauen eraldaketa prozesua garatzen ari da, mikrobio- eta herdoilduraren-aurkako molekulak sartu ahal izateko, hain zuzen ere kitosano antimikrobiarra eta astaxantina antioxidatzailea dira.
Bi molekulok izkiraren azpiproduktutik lortzen dira (burua eta hezurduratik), hartzidura laktikoaren bidez garbitu ondoren. Konposatu hauek polietileno eta poliamidazko matrize plastikoei eransten zaizkie.
Kitosanoa kitinatik lortzen da, oskoldunen hezurdurako elementu bat (karramarroa, otarraina, izkira, etabar.) Konposatu honek bakteria eta onddoen aurka duen gaitasun antimikrobiarra oso altua da, gainera ez du toxikotasunik.
Astaxantina bere aldetik, gorri koloreko pigmentua da, bizidun mota askotan aurkitzen dena. Kimikoki karotenoide bat da, baina beste batzuk ez bezala, ez da A bitamina (retinol) bihurtzen gizakiaren gorputzean. Herdoilaurkako indartsua da, E bitamina baino 500 aldiz indartsuagoa eta A bitamina baino 10 aldiz indartsuagoa. Astaxantina gainera, A bitamina ez bezala, ez da toxikoa kopuru handietan.
Ontziaren lehen prototipoak garatuta, GAIKER-IK4k bere gaitasun antioxidatzaile eta antomikrobiarra balioztatuko ditu, elikagai patogenoen aurrean hala nola Staphylococcus aureus, Eschirechia coli edota Aspergillus niger. Azkenik prozesu guztien neurriak ezarriko dira eskala industrialean froga pilotuak eginez.
Bi urteko iraupena aurreikusita duen I+G+b egitasmo hau, 2009ko abuztuan abiarazi zuten eta Batasun Europarraren finantziazioa du FONCICYTen bidez (Zientzia eta Tenologikoako Lankidetza Funtsa). Sonorako Institutu Teknologikoa eta GAIKER-IK4 zentro teknologikoaz gain proiektuan beste erakunde batzuk ere parte hartzen ari dira, hala nola Mexikoko Bioderpac enpresa eta Elikagai eta Garapenerako Ikerketa Zentroa, Santiago de Compostelako Unibertsitatea eta Portugalgo Ricardo Jorge Osasun Institutu Nazionala.