Gamesa Errumanian kontratu berria eskuratu du aerogeneradoreak instalatzeko
Gamesa Corporación Tecnológica euskal enpresak irabazi du SC Blue Line-k, Enel konpainia elektriko italiarraren energia berriztagarrien taldeko filialak, Errumanian iragarritako lehiaketa berria. Ondorioz, guztira 52 aerogeneradore hornituko dira eta bakoitzak 2 MW-ko potentzia izango du. Euskal konpainiak jakinarazi zuenez, aipatu herrialdea 69 turbina eoliko osagarriz hornitzeko aukera jasotzen duen hitzarmen berri honek finkatzen du Gamesaren eta Enel konpainia elektriko italiarraren arteko harremana. Endesaren akziodunik nagusiena den Enel-ekin 650 MW baino gehiago hornitzeko hitzarmenak sinatu dira orain arte.