Gamesa Korporazio Teknologiak, “Bizkaia Foroa”-ren aintzatespena jaso du

Bizkaia

• Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako konpainiarekin batera, beste bost enpresa bizkaitarrek jaso zuten aintzatespen hori

Bizkaiko Teknologi Parkean kokatutako Gamesa Korporazio Teknologikoa enpresak, Gizarte Enpresa Erantzunkizunarekin konpromisua duen enpresa bizkaitarraren aintzatespena jaso zuen “Bizkaia Foroa” delakoaren eskutik, abenduaren 1ean egindako ekitaldian.

Aipatutako konpainiarekin batera, lurralde historikoaren beste bost enpresak, Medop SA-k, Ercisa Azafatas-ek, Construcciones Zabalandi SL-ak, Imprenta Samper SA-k eta Comercial de Transmisiones SA-k, jaso zuten aintzatespen bera. Horretarako enpresek, Gizarte Enpresa Erantzukizunarekin konpromisu adierazpen bat sinatzeaz gain, Foroaren azterketaren ondoren, Erantzunkizun honen hiru ardatsari buruzko euren praktika egokiak agertu behar izan dituzte:
• Interes taldeei lotutako enpresa-emaitzak.
• Kohesio soziala
• Ingurugiroa, ingurua eta gizartearekiko konpromisua.

“Gizarte Enpresa Erantzunkizuna Bizkaia Foroa”-rentzat bikantasunaren bilaketa gizartean arduratsua izateko biderik onena da. Bikaintasunak Gizarte Enpresa Erantzunkizuna enpresaren politikan eta estrategiaren barruan sartzen du, kohesio sozialaren elementu bat da, inguruarekin eta gizartearekin bat datorrena eta, gainera, baloreak bultzatu eta kudeatzen ditu.

Foroa, CEBEK-Bizkaiako Enpresarien Konfederazioak, ASLE-Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak eta BBK-Bilbao Bizkaia Kutxak osotzen dute eta aipatutako aintzatespenak CEBEK-en egoitzan, Bilbon, izan zen ekitaldi batean banatu zituan, Juan de la Mota, Nazio Batuen munduko Hitzarmenaren Sare espainiarraren presidenteak “Enpresak, Gizarte Enpresa Erantzunkizuna eta Garapena” hitzaldia eskeini zuelarik. Ekitaldian, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Saileko zuzendaria Izaskun Artetxe; CEBEK-eko presidentea, Jose Mª Vazquez Eguskiza; BBK-ko zuzendaria Fernando Irigoyen, eta ASLE-ko zuzendari gerentea, Josetxo Hdez. Duñabeitia izan ziren.

2005ko ekainean sortutako “Gizarte Enpresa Erantzunkizuna Bizkaia Foroa”-k gizarte erantzukizuna zabaldu nahi du Bizkaiko enpresen artean, erantzunkizun honen bitartez euren lehiakortasuna hobetzeko laguntzarekin batera. Era honetara, ASLE-k, CEBE-k eta BBK-k ekintza arduratsuan aurrera egiteko neurri gisa konfidantza, gardentasuna, sinisgarritasuna, giza eskubideen eta ingurugiroaren errespetua eta aukera-berdintasuna bezalako baloreak proiektatzea proposatzen dute.

Partekatu

Beste berri batzuk