Gamesak bere asiar zabaltze prozesuan darrai Indian parke eoliko berri baten eskutik

Bizkaia

Instalazioak 40 megawatteko potentzia izango du

Captura-de-pantalla-2016-04-26-a-las-18-08-35Energia eolikoan espezializatutako Gamesa euskal konpainiak, ReNew Power sustatzailearekin akordioa itxi du, India hegoaldeko Karnataka estatuko Ron udalerrian 40 megawatteko parke eoliko bat eraikitzeko.

Indiako operadorearekin lotutako kontratuak S klaseko G97-2.0 MW 20 aerosorgailuren instalazioa dakar.

Gamesak Indiako merkatuarentzako bereziak diren 104 metroko dorreak diseinatu ditu, haize gutxiko lekuetan turbinen errendimendua maximizatzeko asmoz.

Euskal talde industrialak gainera, proiektua instalatzeko beharrezko azpiegituraz arduratuko da eta epe luzera mantentze lanak beteko ditu.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk