GAMESAk Bizkaiako Zientzia eta Teknologia Parkean ospatzen du lehen aldiz bere Akziodunen Batzar Orokorra

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua dagoen Gamesa enpresak maiatzaren 24an ospatu zuen 2011ko bere Akziodunen Batzar Orokorra eta lehen aldia da Parkeko instalazio zentraletan ospatzen dena.

Jorge Calvet enpresako presidentea izan zen bileraren buru eta bere hitzaldian 2010. urteko balantzeaz gain datozen hiru urteetarako: 2011-2013 eperako bere negozio-planaren ardatsak ezagutzera eman zituen.

Balantzeari dagokionez, Calvetek garai hau “ekonomia espainiarrarentzat gaizkienetarikotzat jo zuen” eta, bere esanetan, honek jarduera eoliko-industrialaren hazkundearen geldotasuna eta ondorengo geldiera ekarri zuen.

Abagune ezkor hau ordea, Gamesako presidenteak positibotzat jo zuen konpainiaren aurtengo kudeaketa eta, era berean, enpresak munduko erreferente gisa duen enpresa-egitasmoa finkatzeko bokazio estrategikoa berretsi zuen.

Era honetara, datozen hiru urteetarako Gamesaren negozio-planaren ardatsak azaldu zituen: energiaren kostua, hazkundea eta eraginkortasuna, denak oinarrizkoak bere helburua nagusia lortzeko, hau da, konpainiak merkatu eolikoan duen lidergoa sendotzeko eta Gamesa industriaren energia-kostuaren erreferentzi bihurtzeko.