Gamesak horniketa eolikoko kontratu berri bat sinatu du Txilen
Aerosorgailuen fabrikazioan espezializatuta dagoen euskal konpainiak, Gamesak, Txilen kokatutako parke eoliko bati 112 megawatt potentziako horniketa egitea ahalbidetuko duen akordio baten sinaketa iragarri du.
Euskal enpresak Txileko merkatuan duen posizionamendua indartuko duen kontratu honen arabera, G114-2.0 MW modeloko 56 turbina garraiatu, instalatu eta abiaraziko ditu. Soluzio hau, haize txiki eta ertainetako eremuetan, kostu txikiagoan energia gehiago lortzeko diseinatuta dago.
Hauxe da Gamesak Txilen garatu behar duen hirugarren proiektua, aurretiaz Chiloé irlan kokatuta dagoen San Pedro esparru eolikoko lehen eta bigarren faseak gauzatu baititu, 137 megawatteko guztizko potentzia instalatuaz.