Garapen pertsonala eta emaitzen hobekuntzari buruzko jardunaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

Datorren ekainaren 13an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean Garapen pertsonala eta emaitzen hobekuntza Erakunde Berritzaileetan jardunaldia egingo da.

Parkeak berak, Novia Salcedo Fundazioarekin eta Baketik erakundearekin antolatutako jardunaldia da, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearen laguntza duena. Berrikuntzaren sorkuntzarekin lotzen diren antolakuntza-dinamikak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, baita antolakuntza-testuinguru berri honetan balioak eta sen etikoa bezalako kontzeptuak funtsezkoak direla ere.

Alde teorikoaren ondoren etorriko den atal praktikoan, jardun horretan ari den Decathlon konpainiaren esperientzia izango da protagonista, jardunaldiari amaiera emango dion eztabaidari ekin aurretik.

Jardunaldian parte hartu ahal izango dute Parkean kokatutako enpresetan lan egiten duten pertsonek, soilik. Beharrezkoa da, aldez aurretik izena ematea; ptss-innovacion@miramon.es helbidera mezu bat igorri honako datu hauek zehaztuz: Izen-abizena, enpresaren izena eta telefono zenbakia.

Partekatu

Beste berri batzuk