Gasteizek bere lehen “Nordic Walking” zirkuitoa izango du Arabako Teknologi Parkean

Araba

  • Maiatzaren 12an inauguratuko da zirkuitoa, 200dik gora lagunen parte-hartzea izango duen ibilaldiarekin.
  • Gasteizko Udaletxeak hiriburuaren eskaintza turistikoaren barruan sartuko du ekimena.
  • Arabakoa da mota honetako zirkuito bat duen Parke Teknologiko bakarra.

Arabako Teknologi Parkeak Gasteizko lehen Nordic Walking edo ibilaldi nordikoa egiteko zirkuitoa inauguratuko du maiatzaren 12an, honezkero 200dik gora inskripzio dituen ibilaldiarekin. Zirkuitoa estreinatzeko egingo den ibilaldian, partehartzaileek prestakuntza jasoko dute begirale-espezializatuengandik eta Parkean zehar finkatutako 4 ibilbideetatik bat egingo dute, gutxi gora behera ordu beteko iraupena izango duena. Zirkuitoaren ibilbiderik luzeenak 9,3 kilometro ditu eta laburrenak berriz 3,5. Arabako Teknologi Parkeko ibilaldian parte hartu nahi dutenek, doako autobus zerbitzua izango dute maiatzaren 12an Mendizorrotzako aparkalekuan.

Gasteizko Udaletxeak bere eskaintza turistikoaren barruan sartuko Parkeko Nordic Walking zirkuitoa; honenbestez Arabako Teknologi Parkea hiriburura hurbiltzeko urrats bat gehiago emango da eta, aldi berean, herritarrak Parkera hurbiltzeko ere balioko du.

Arabako Teknologi Parkearen esanetan, zirkuito honek erakutsi du Parkea, enpresarik aurreratu eta berritzaileenen jarduera ekonomikoaren eta aisialdiko jardunen arteko oreka mantentzen duen espazioa dela, eta bertako langileak bat egiteko gune izango dela, hilero ekintza desberdinak antolatzeko asmoa baitute Parkeko arduradunek.

Zirkuitoa estreinatzeko egingo den ibilaldian, partehartzaileek prestakuntza jasoko dute begirale-espezializatuengandik eta Parkean zehar finkatutako 4 ibilbideetatik bat egingo dute, gutxi gora behera ordu beteko iraupena izango duena. Arabako Teknologi Parkeko ibilaldian parte hartu nahi dutenek, doako autobus zerbitzua izango dute maiatzaren 12an Mendizorrotzako aparkalekuan.

Nordic Walking Finlandiako iraupen eskian oinarritutako kirol mota berria da: bi makila bereziz lagunduta ibiltzean datza, teknika desberdinak aplikatuz, esate baterako Kantaneva, 10 pausutako Nordic Walking teknika eta ALFA 247 besteak beste. Mugimendu teknika bat da, gorputz osoa lantzen duena, egoera fisikoa hobetuz eta gorputzeko tentsioak murrizten lagunduz. Kirol mota honek duen abantaila nagusiak honako hauek dira: adin guztietako pertsonek egin dezaketela, kirola egitera ohituta ez daudenek ere egin dezaketela, bizkar edo hezurretako arazoak edota loditasun arazoak dituzten pertsonentzat oso egokia dela, eta onuragaria dela ariketaren bat egin nahi dutenentzat.

Arabako Teknologi Parkea prestatzen ari den aisialdi-proiektu zabalago baten barruan kokatzen da ekimen hau; izan ere Parkearen erantzunkizun sozialarekin lotutako politiken barruan, bertan lan egiten duten pertsonentzat aisialdirako jardunak antolatzea aurreikusten baita. Esparru honetan kokatzen da, adibidez, joan den martxoan egindako Padel Txapelketa, gabonetako postalen lehiaketa edota elikagai bilketa.

Partekatu

Beste berri batzuk