Gasteizko Alkartea Parkean izan da, CIC energiGUNE bisitatzen

Araba

  • “Hiriari balio handia ematen dion” zentroarekin lankidetzarako bideak irekitzeko asmoa azaldu zuen Alkateak, instalazioak ikusi ondoren.

Javier Maroto, Gasteizko Alkartea Arabako Teknologi Parkean izan zen uztailaren lehen egunean Energiaren Ikerketa Kooperatiboko Zentroa bisitatzen. CIC energiGUNEra egin duen lehen bisita honetan, zentroak egiten duen ikerketa lana goraipatzearekin batera, “Gasteizko hiriari balio handia ematen dion proiektua” dela azpimarratu zuen Alkateak, lankidetzarako bideak irekitzeko asmoa azaltzearekin batera.

CIC energiGUNEko zuzendari nagusi den Jesus Maria Goirik erakutsi zizkion instalazio guztiak Alkateari, laborategi zein bulegoak, eta bisita honetan zehar zentroa egiten ari den ikerketa-proiektuen berri ere eman zion alkateari.

Energiaren Ikerketa Kooperatiboko Zentroak 2011.urtean ireki zituen ateak Arabako Teknologi Parkean eta energia alorrean, nazioartean erreferente bihurtzea du helburu, bikaintasun irizpideetan oinarrituz jakintza sortuz eta teknologiak garatuz. Energia biltegiratzea da bere ikerketa-ildo nagusia.

Partekatu

Beste berri batzuk